Krisi garaian hiriko nekazaritzaren garrantziaz ariko dira Lau-Haizeta baratze parkekoak, Irungo baratze komunitariokoak eta Raíces en el asfalto liburuaren egileak. Cristina Enean, 19:00etan hasita.
Auzo eta hirietako bihotzetan baratzeak sustraitzeko moduak ere aztertuko dituzte mahai-inguruan. José Luis Fdez. Casadevante soziologoa eta Nerea Morán arkitektoa dira Raíces en el asfalto liburuaren egileak. Madrilgo hiri-baratzeetan ere murgilduak daude. Jarduera doakoa eta herritar denei irekia izango da.