Hiriko auzia: enpresarien kontrako salaketa ikertuko du epaileak

  • Gasteizko epaileak auto elektrikoa sustatu zuten sei enpresariren kontrako kereila onartu du. Fiskalak dio “plan bat” sortu zutela diru publikoa poltsikoratzeko.


2015eko otsailaren 24an - 11:43
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jesús Echave eta Hiriko proiektuko ordezkariak Bruselan Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariarekin, autoaren prototipoaren aurkezpenean.

Hiriko auto elektrikoaren proiektuari ia 18 milioi euro eman zioten Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2010 eta 2011n. Autoaren prototipo bakarra egin ostean hondoa jo zuen, langileei ordaintzeari utzi zion eta hartzekodunen konkurtsoa aurkeztean irregulartasun ugari azaleratu ziren gestioan.

Jon Izaguirre Arabako fiskalaren ustez Afypaida muin zuen egitura sozietarioa sortu zuten diru hori guztia euren probetxurako erabiltzeko. Hala, sei enpresariren kontrako salaketa jarri du auzitegian, besteak beste fakturak faltsifikatu eta 6,4 milioi euro desbideratu zituztelakoan. Gasteizko instrukzio-auzitegiko Beatriz Eva Roman epaileak onartu egin du kereila eta bere aurrean deklaratzera deitu ditzake guztiak.

Eusko Jaurlaritzako Garapen sailburu Arantza Tapiak esan du diru-alguntzak aztertuta dituela, baina erakusten bada dirua “desbideratu” zela akusazio partikular gisa aurkeztuko dela auzian.

Hiriko proiektuak Ibarretxeren gobernuaren garaian du jatorria eta EAJko zenbait kiderekin lotura estua izan du. Tartean daude, esaterako, Jesús Echave EAJren Kutxabankeko kontseilari ohia, eta Iñigo Antia Gasteizko zinegotzi jeltzalea izandakoa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude