Hirigintza, bidesariak eta nazio eraikuntza

  • Askotan bidesarien inguruan hitz egiten dugunean Katalunia datorkigu burura eta famatua bihurtu den “¡No volem pagar!”, baina gurean ere arazo larria daukagu. Nazio eraikuntzan sekulako garrantzia dutela iruditzen zait, zuzenki lotuta dagoen afera, betiere nazioa zazpi lurraldeak kontuan izanda.


2018ko apirilaren 03an - 08:33

Adibide batekin argi ulertuko dela iruditzen zait. Aski ezaguna da euskaldunok Kantabria eta Asturiasera joateko dugun ohitura, bada, asteburu pasa, oporretan edo egun pasa ere. Arraroa izaten da, aldiz, bilbotar bat Getaria, Zarautz… edo inguruetara joatea, zer esanik ez “muga” zeharkatu eta Iparraldera joateko; eta Santander… bezalako distantzia parekoan daude. Ukaezina da gertutasun kulturala, baina aldiz, ondoko herrialdera mugitzen gara askotan, eta ez da zehazki exotikoa delako edota politagoa, geografia antzerakoa baita.

Erabakigarria deritzot errepideetan aurkitzen diren bidesariak; mugikortasuna orokorrean. Lehengo adibidearekin jarraiki, distantzia parekora dauden bi herri jarriko ditugu, bilbotar baten egun pasak irudikatzeko. Honakoa antolatzerako orduan hau pentsatuko du seguruenik; bi aukera imajinatu ditzake: batetik Santanderrera joan, bertan bazkaldu, hiriaz gozatu, paseatu, ingurua ezagutu… eta bestetik, Zarautzera joan, Malekoitik paseatu, bapo jan, herria ezagutu, arkitekturaz gozatu… Bi kasuetan planak antzekoak dira, eta duda barik litekeena da bigarrengoa aukeratzea, lehen esan legez gertutasun kulturalagatik eta baita auto pilaketengatik (A8ko pilaketa madarikatu eta bukaezinak…), maiz jasaten ditugunak Muskizetik mendebaldera. Hala ere, kontuan hartu ez dugun faktore bat dago, bidesariak.

 

Badirudi agintariek ez dutela honetan pentsatzen. Non gelditzen da herrigintza, nazio eraikuntza? Akaso hobea edo komenigarriagoa al da Kantabria, Gaztela, Errioxa, Aragoi… eta bestelako autonomiekin erlazionatzea? Horrela eraikiko dugu etorkizuneko Euskal Herria?

Bazkaltzekoa etxetik eraman genezake edota kapritxo bat eman eta jatetxe batera joan. Gasolina modu berean gastatu beharko dugu, distantzia parekoa diren lekuak jarri baititugu. Orduan, poltsikoan aldaketarik nabariena bidesarian dago. Eguna bukatzerakoan Kantabriara bidaiatu duenaren eta Euskal Herrian barna ibili denaren artean 22€ baino gehiagoko ezberdintasuna egon daiteke (lehen esan legez distantzia handitu dezakegu Asturiaseraino eta Baionaraino eta prezioa oraindik altuagoa izango da).

Modu berean ezberdintasuna autobusez bidaiatzerakoan ere nabaria da, baina honakoa aparteko puntua da, ezen aldagai gehiago sartzen direlako ekuazioan; besteak beste, frekuentziak, ditxosozko hamaika txartel ezberdinak probintzia bakoitzeko…

Begi bistakoa dirudien arren, badirudi agintariek ez dutela honetan pentsatzen. Non gelditzen da herrigintza, nazio eraikuntza? Akaso hobea edo komenigarriagoa al da Kantabria, Gaztela, Errioxa, Aragoi… eta bestelako autonomiekin erlazionatzea? Horrela eraikiko dugu etorkizuneko Euskal Herria? Ez dirudi aitzakia autopistaren mantentzea (Espainiako Estatuko tarterik kaxkarrenetarikoa baita Bilbo-Donostia batzen duena), izan ere diru hori beste modu batean irabaz daiteke. Besteak beste, joan-etorriak errazten dirua Euskal Herrian bertan geldituko zen, guk geuk kudeatzeko, lanpostuak sortuko genituzke, euskara gure hizkuntza den erabilera indartu eta hedatu… Euskal Herria eraiki. Ondoko Kantabrian jada martxan daramate horrelako planek aspalditik, baina hemen ikuspegia murriztuagoa omen dugu eta soilik dirua biltzean pentsatzen dugu. Adibide argia dugu bizkaitarrok SuperSur famatuarekin, sekulako dirutza inbertitu eta gero kasik inork erabiltzen ez duena… Noiz arte? Batek daki... Helburua? Batek daki…

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude