Hiriak euskararendako gakoa direla esan dute alkateek Huhezi fakultatean

  • Euskal Herriko bost hiriburutako alkateak bildu zituen ostegunean MUko Huhezi fakultateak Eskoriatzan. Iruñea, Maule, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako alkateak bat etorri dira esaten, ezagutzak aurrera egin badu ere, erabilerak ezetz.


2016ko martxoaren 11n - 11:50
Bilbo, Iruñea, Maule, Donostia eta Gasteizko alkateak bildu zituen Huhezik ostegunean Eskoriatzan. Arg.: Goiena.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Joseba Asiron, Iruñeko alkatea; Mixel Etxebeste, Mauleko auzapeza; Eneko Goia, Donostiako alkatea; eta Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea bildu ziren Eskoriatzan. Euskara normal erabiltzea hiriburuetan, bereziki orain arte euskararen presentzia nahi baino txikiagoa izan den horietan: horra hor Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako eta Mauleko alkateek eguen arratsaldean, MUko Huhezi fakultatean egindako Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak izeneko mahai-inguruan plazaratu zuten mezua.

Mahai-inguru historikoa izan zen Huheziko Euskara Batzordeak antolatu zuena, lehenengo aldiz Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako eta Iparraldeko bateko alkateak euskal hiztunak direla aprobetxatuta.  

Hiri guztietan aurrerapausoak

Aurkezpenean, Euskara Batzordeko kide Asier Irizarrek azpimarratu zuen "euskara balioan" jartzea dela helburua. MUko errektore Bixente Atxak esan zuen "harro" degoela erakundea lau alkateok eta Mauleko auzapezak gonbidapena onartu dutelako, unibertsitatea euskararendako "plaza bikaina" delako.

Euskara eta hiriaren gaia planteatu zuen segidan Nekane moderatzaileak. Juan Mari Aburtok esan zuenez, "hiriak garapenerako leku egokiak" izango dira, eta baita "euskararen arloa aztertzeko" ere. Bilbon, 80.000 euskal hiztun daudela esan zuen: "Bide luzea daukagu, baina ez gaude hasieran". Azken 10 urteotan, "denon artean", administrazioaren eta gizartearen artean, "izugarrizko aurrerapausoa" eman duela azpimarratu zuen: "Erronka nagusia da euskararen ezagutzatik erabilpenera ibiltzea". Udalak 10 ardatzeko euskalduntze plangintza diseinatu zuen eta 9. pausoan daudela esan zuen.

Joseba Asironek begirada atzera bota zuen Iruñeko ibilbide politikoa eta euskararen egoera eskutik joan direla azalduz: "Eskuina agintean egon den bitartean, euskararendako trabak ipini ditu". 2011n, euskaldun aktibo eta pasiboen kopuruak bikoiztu egin direla azaldu zuen: "Biztanleriaren %22a euskalduna da; guretzat, datu onak dira, euskararen gorakada nabarmena delako, baina hori erabilpenera eramaten duzunean gauzak asko aldatzen dira", onartu zuen. "Euskarari prestigioa eman" behar zaiola esan zuen, eta horretan dagoela Udala. "Asko hobetu beharra dago".

Etxebestek Frantziaren zentralismoaren ikuspuntutik azaldu zuen frantsesaren nagusitasuna, hango Konstituzioak hala ezartzen baitu. Alderdi pertsonaletik jo zuen euskararen egoera azaltzeko: "Nik euskara maite dut, baina aita-amek ez dute ulertzen". "Azken 10 urteotan berreskuratzen ari da Iparraldean euskara, bai gizartean eta bai hautetsiek ere", gaineratu zuen, eta haurren %10ek D ereduan ikasten dutela. Euskaldunon batasunari dei egin zion Iparraldean euskarak aurrera egiteko.

Eneko Goiak "harrotasunez" errepikatu zuen Donostia dela hiriburu euskaldunena: erabat euskaldunak, %40; kuasi-euskaldunak, %10. "Denok erronka parekoa dugu: erabilera da gure kasuan ere erronka nagusietako bat". Goia "sinistuta" dago "ingurune urbanoan duela euskarak bere etorkizuna, hiriok izugarrizko papera dutela". Hizkuntza sistemaren "fededun peto-petoa" aitortu du bere burua: "Euskara berreskuratzeko oinarria da".

Urtasunen esanetan, "hiriak estatuak baino boteretsuagoak izango dira XXI. mendean", eta haien rol estrategikoa nabarmendu du: "Euskararen etorkizuna definituko da hirietan". Gasteizen, euskarak aurrera egin duela –orain 20 urte euskararen aurkako jarrerak zeudela esan du– baina "erabilera ezagutzarekin bat ez" datorrela onartu du. Alkate gisako lehen neurria "euskaraz egitea" izan zuela esan du.

Ekitaldiak ikusmin handia eragin du

50 urtean lehenengoz eman den konjuntzioak eta mahai-inguruak bailarako alkateak, Euskal Herri osoko komunikabideak, euskalgintzako eragileak, MUko irakasle eta arduradunak... batu zituen Huhezin. Entzuleen izen-emate zerrenda egon zen eta aparkalekuak ere neurtuta zeuden.

(Albiste hau Goienatik ekarri da, CC-BY-SA lizentzia baliatuta)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Eguneraketa berriak daude