Hiri debekatura bidaia txartela

  • Debekatu eta tematu! Plazeraren plazerez egiten ikasiak garenok bidaia zirraragarri baterako gonbitea egin nahi dizuegu! Pasa eta ikusi! Debekatua, marjinatua, ezikusia, manipulatua, isildua eta ezezagun nahi gaituzte bainaaa… Gasteizek bere bere gaitu jada, gasteiztarrek egin gaituzte gu eta guk egin dugu ere Gasteiz egun dena.

Hainbat egile*
2018ko apirilaren 13a
Gasteizko Gaztetxearen 30.urteurreneko ekitaldia.

Debekatu zuten  esatea. Eta zenbaitek egitea gustuko zutela eta kontu kontari ibiltzea, zirikatzea, galdetzea eta sortzea. Debekatu? Eurak, tematu! Hala bedi izenez sortu ninduten zoro maitagarri batzuek, eta geroztik zenbat ideia debekatu uhinetan zabalduak lagunok? Zenbat doinu, solasaldi, galdera, hausnarketa konpartitu? Eta temati jarri zirelarik… Hala Bedi BI sortu zuten, debekatuen hizkuntza debekatuan, mundua esateko gure hizkuntzan, euskaraz. Beste 35 urtez hala bedi!

Okupatzera ausartu ziren egiteko esparru baten bila! Gasteizek badu Gaztetxea! Zenbat urte joan dira ekinaren ekinez? Zenbat belaunaldi, ideia, parranda, asanblada, konspirazio eta ikasketa? Zenbat mehatxu?

Debekatu zuten egitea, norberaren kabuz jardutea. Zer atrebentzia baimen eta legeztatzerik gabeko ekintza! Eta batzuek baietz, ez zela soilik posible ikasteko bide ere bazela, eta bide instituzionala zalantzan jartzeko aukera eta beste bide batzuk berrasmatzeko plazera eta hala! Okupatzera ausartu ziren egiteko esparru baten bila! Gasteizek badu Gaztetxea! Zenbat urte joan dira ekinaren ekinez? Zenbat belaunaldi, ideia, parranda, asanblada, konspirazio eta ikasketa? Zenbat mehatxu? Parkinga, bosgarren dorrea, luxuzko etxeak… Zenbat alikate? Batzuk bai eta ni 30 urtez… temati!

Debekatu zuten jolastea lagunok! Hori ere! Jolasteko txoko bat bazelako auzoan, baina ahanzturara kondenatu zuten eta sartzea debekatu zuten… baina auzokide batzuk tematu egin ziren eta… Auzolana Pilotalekua izenez berreskuratu ninduten! Ta geroztik zenbat pilotakada, bazkari, prentsaurreko, antzerki, ekitaldi eta joko? Mehatxuren bat ere tarteko nola ez, debekatuoi izateko eskubidea ez dugula gogorarazteaz arduratzean da aldiro alikate berriren bat eta. Baina beste behin ere… ni temati! maite nauten horiek defendatu ninduten eta auzolanak baditu jada 10 urte kopon! Urte askotarako!

Eta anai-arreba txiki eta handiak izan ditugu Gasteizko proiektu okupatuok hiri osoan zehar, 103ª, Arriagako etxea, Judimendiko gaztetxea, Aldabeko etxeak, Etxezaharra, Errotako lokala, okupinto, oraindik bizirik mantentzen dugun Arkillos 10… zenbat korrikaldi, epaiketa, mehatxu, malko, amorru… horiek ere egin gaituzte orain garen hau ezta? Baina tematu ginen, metxa piztuta zegoen eta sua sortu zen… SUmendi izenez sortu ninduten debekuetatik eta Judimendik geroztik badu amesteko, konspiratzeko esparrua, librea eta autogestionatua. Txingarrak temati hauspotzen trebeak izan gara beti.

Debekatu zuten emantzipazioa ere... Eskaini zituzten hipotekak, alokairu eroak, eskubideen zozketak, soldata miserableak eta lan ordu malguak… eta tematu ziren gazteak etxebizitzak okupatzen, euren artean abilidade hau kontagiatzen, jabetza pribatua zalantzan jartzen, espekulazioa salatzen eta gustua hartu zioten… pinto, txikita, korre… Gazte emantzipazio sarea badugu ere! ¿A qué GESperas?

Debekatu nahi izan dute izatea lagunok. Eta hara… beste zoro maitagarri batzuek izateko auzo bat okupatu zuten eta izateko aukera bueltatuz zidaten neri, Errekaleor izenez ezaguna nintzen honi. Egiteko, esateko, eraikitzeko, elkar zaindu, amestu, bizi eta maitatzeko auzo bat. Elkarrekin izateko txoko bat bost urtez eta etorkizun oparo bat elkarrekin borrokatzeko aukera. Debekatu nahian dabiltza baina alikate jauna, tematiak garela esan izan dizugu?

Pasa eta ikusi lagunok, debekuen hiritik haratago dagoen Gasteiz da hau… eta gehiago izateko bokazioa dugu! Igo zaitez gure OkupaTOUR-era!

 

GES, SUmendi, Arkillos 10, Errekaleor Bizirik, Auzolana Pilotalekua, Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxea.

Mikel Buruaga

Aitziber Ramirez de la Piszina.

Kanal hauetan artxibatua: Gaztetxeak  |  Iritzia

Gaztetxeak kanaletik interesatuko zaizu...
Hedabideen manipulazioa: adibide bat

Pasa den maiatzaren 9an Diario de Navarra egunkarian Iruñeko gaztetxeetako batek, Errotxapea auzokoak, orrialde oso bat hartu zuen: “Vómitos, ruidos y hurtos, el colmo vecinal por el gaztetxe”.

 Artikulua irakurtzen hasi eta auzokideak ez dira antolatu, ez da inolako prentsaurreko edo adierazpenik egon, ez istilurik. Berri hau argitaratzeko ez dago motibazio agerikorik. Kazetaria auzora hurbildu eta galdera batzuk egin ditu.       ... [+]


2018-05-17 | Miren Osa Galdona
Sestaoko kulturguneak salatu du gune autogestionatuak ez duela lekurik Udalaren plan estrategiko berrian

Sestaoko Udalak plan estrategiko berria du esku artean datozen urteetarako. Herritarrekin eginiko lehen bilera irekian Sestaoko Txirbilenea kulturguneko  kideek gune autogestionatua kinka larrian egon daitekeela salatu dute. Udalaren ustez, hainbat kolektibok erabiltzen dituzten espazioak “ahultasun” guneak izan daitezkeelako. Kultuguneko kideak interpelatuta sentitu dira Udalak esandakoarekin eta “eurena dena” aldarrikatu dutela nabarmendu dute. Parte-hartze... [+]


"Gasteizko Gaztetxeak 30 urte" liburua
Borroka baten transmisioa, borroka berriak elikatzea xede

Maiatzaren 12an aurkeztu zuten Gasteizko Gaztetxearen 30 urteko bizitza jasotzen duen liburua, Gaztetxean bertan. Hemen duzue kronika.


2018-05-16 | Topatu.eus
Iru˝eko Maravillas gaztetxea arriskuan dagoela jakinarazi dute

Orain dela zortzi hilabete pasatxo sartu ziren Iruñeko Alde Zaharreko eraikin batean auzoko zenbait kide, gune autogestionatu bat sortzeko asmoz. Hala ere, Gero Bai-ren jarrera salatu dute, lehenengo minututik bide errepresiboaren aldeko hautua egin duela gaineratuz. 


Maravillas Gaztetxeak negoziatzera eser dadin eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Gaztetxeko bost kideri salaketa jarri dietela salatu dute prentsa ohar batean. Irailaren 3tik  Nabarreria Plazako Marques de Rozalejo jauregian 500 ekitalditik gora egin dira.


Anakrusa 03: Kaskezur
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Kaskezur taldeak eskaini du kontzertua Intxaurrondoko Letaman gaztetxean Anakrusaren hirugarren saioan. Musikaz eta militantziaz eztabaidatu dugu EHZko Ion Irazabalen eta Olatz Salvador musikariaren laguntzaz.


2018-05-11 | Arabako Alea
Gasteizko Gaztetxeko 30 urteko bidaia liburu bilakatu dute

Gaztetxean aritutako belaunaldi zahar eta berrien ekarpenak jaso dituzte kontakizun, marrazki eta argazkiez osatutako liburuan.

 


2018-04-24 | Antxeta Irratia
Bizitza eredu askatzailea aldarrikatu du Irungo Lakaxita gaztetxeak bere festa handian: Jaion

Lakaxita gaztetxeak bere egun handia bizitu zuen larunbatean, Jaion bestarekin. Joan den urtean atseden hartu ondotik, inoiz baino indartsuago itzuli da besta aldarrikatzaile eta kale okupatzailea: “Autogestioak egingo gaitu aske” lelopean.


2018-04-24 | Antxeta Irratia
Gaztetxearen beharra argiztatu du Hendaiako Sasikok, aste erabakiorrean

Herritarren babes handia jaso du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak antolatutako Argi Hasteak. Larunbatean 70 bat lagun bildu ziren antolatu bazkarian, eta kasik bi urteotako okupazioan gaztetxetik iragan diren musika taldeen kontzertuen ondotik ere, igandean bertso saio batekin borobildu zuten astea.


2018-04-24 | Hala Bedi
"30 urte" oholtza gainean islatuta

“30 urte” diska aurkeztu zuen aurreko larunbatean Gasteizko Gaztetxeak, grabaketan parte hartu duten talde ezberdinek kontzertu txikiak eskainiz. Apirilaren 28an Prudentzi Eguna ospatuko dute Alde Zahar osoan barrena.

 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude