Hipercorren atentatua gogoratzeko ekitaldian izango da Urkullu

  • Gaur 30 urte beteko dira ETAk Hipercorren atentatua egin zuela. 21 hildako eta 45 zaurituak oroitzeko ekitaldian egingo dute eta Iñigo Urkullu bertan izango da, Carles Puigdemontekin batera.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 19a
Hipercorren 21 pertsona hil zituen ETAk.

1987ko ekainaren 19an ETAk bere historiako atentatu handiena egin zuen auto bonba batekin. Ekintzak helburu “komertzialak” zituela aldarrikatu zuen ostera argitaratutako agiri batean, baina biktima gehienak zibilak izan ziren. Hiru aldiz deitu zuen komandoak Bartzelonako Udaltzaingora, saltokiko administraziora eta Avui egunkarira baina ez zuten eraikina hustu eta sarraskia gertatu zen. 1994an Espainiako Auzitegi Nazionalak Espainiako Estatua kondenatu zuen eraikina ez husteagatik.

Gaur egingo duten ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakaria Carles Puigdemontekin batera izango da. Ekitaldiaren ostean bilera egingo dute eta besteak beste, Kataluniako prozesu independentistaz arituko dira. Urkulluk babesa adieraziko dio Generalitateko presidentari, baina argi utziko du Euskal Herrian “bialdeko prozesu baten alde” jarraituko duela.

Beste alde batetik, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusi berriak ekitaldian ez dela egongo adierazi du Radio Euskadin. Antolatzaileekin hitz egin ostean “zuhurtziagatik” ez joateko erabakia hartu dute, beraien parte hartzeak “tentsioa” eragin dezakeelakoan.

Kanal hauetan artxibatua: ETAren biktimak  |  Espainia  |  Herrialde katalanak  |  Iņigo Urkullu  |  ETA

ETAren biktimak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-19 | ARGIA
Urtebeterako kartzela Def Con Dos-eko abeslariarentzat, sei txiotan "biktimak iraintzeagatik"

Auzitegi Gorenak Cesar Strawberry zigortu du, Twitterren "gorrotoaren diskurtsoa elikatu eta terrorismoa legitimatzeagatik". Fiskalak Audientzia Nazionalaren absoluzio epaiari helegitea jarri ondoren etorri da epaia.


2017-01-11 | ARGIA
"EAJ da nire alderdia eta presoen manifestaziora joatea gustatuko zitzaidakeen"

El Diario Vasco egunkariari emandako elkarrizketan, Rosa Roderok berretsi du Sarek antolatutako manifestaziora joango dela, eta gustatuko zitzaiokeela EAJ ere joatea.


Mitoak estalitako jardun intelektuala

30 urte pasa dira 1986ko irailaren 10ean ETAk Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes hil zuenetik eta geroztik asko idatzi da haren ibilbide politikoaz eta pertsonalaz; gutxiago akaso, eta zoritxarrez, haren jakin-min intelektualez. Idatzita utzi zituen egunerokoetan oinarrituta, bere irakurketetara hurbilduko gara.


2016-08-25 | ARGIA
Mekauen konpartsaren kontrako salaketa jarriko du COVITEk, kale bati Pakito Arriaran izena jartzeagatik

Bilboko festetan, Mekauen Egunean, hainbat kaletako plakak estali zituzten borroka internazionalistan jardun izan diren pertsonen izenekin, tartean ETAko kide izandako Arriaranena.


1990 eta 2011 artean ETAren mehatxupean izandakoei buruzko txostena aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak egin du ETAk mehatxatutako pertsonek jasan duten bidegabekeriari buruzko txostena. José Ramón Intxaurberen, Eduardo J. Ruizen eta Gorka Urrutiren gidaritzapean egin dute, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren enkarguz.


2016-02-22 | Arabako Alea
Gasteizko udal talde guztiak izan dira Buesa eta Diazen omenaldian

Gasteizko Udaleko talde politiko guztien ordezkariek hartu dute parte gaur eguerdian Fernando Buesa eta Jorge Diazen omenez antolatutako ekitaldian.


EAEko memoriaren Institutua martxan, Aintzane Ezenarroren gidaritzapean

Gogora Memoriaren Institutuak 18 proiektu abiatuko ditu urte honetara eta hurrengora begira. Erakundeetako ordezkariak eta adituak bilduko dira astelehenean egitasmoa martxan jartzeko. Hiru bloketan banatuko da: lehen proiektuek erakundearen egitura sendotzea izango dute helburu, bigarrenek memoria historikoa lantzea eta azkenek memoria hurbila.


2015-01-26 | ARGIA
Gregorio Ordoņezen hilketa “agindu” zutenak zigortu nahi ditu orain familiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz ireki du Gregorio Ordoñez eusko legebiltzarkide eta PPko zinegotziaren hilketaren kasua, haren arreba Consuelo Ordoñezek aurkeztutako salaketa medio.


2014-04-29 | ARGIA
Guardia Zibilak 21 lagun atxilotu ditu sare sozialetan "terrorismoa goratzea" leporatuta

“Terrorismoa goratzea” leporatuta 21 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian, Asturiasen, Galizian, Gaztela-Leonen eta Bartzelonan.


2014-04-03 | Iera Aranburu
ETAren biktimen memoriala Gasteizen jartzea adostu dute Marotok eta Fernandez Diazek

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroa eta Javier Maroto Gasteizko alkatea Madrilen elkartu ziren asteazkenean. ETAren biktimen memoriala Gasteizen egitea adostu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude