Aizpea Goenagaren Sukalde kontuak komedia korala atzo aurre-estreinatu zuten Andoaingo Bastero aretoan, Berria egunkariak eskainitako emanaldian. Donostiako sukaldaritza eskola batean girotutako endreduzko komedia hilaren 22an helduko da zinema aretoetara. Besteak beste, Isidoro Fernandez, Barbara Goenaga, Mikel Losada, Aitziber Garmendia eta Galder Perez aktoreek parte hartu dute filman, baita Juan Mari Arzak, Eva Argiñano, Martin Berasategi eta beste pertsona ezagun batzuek ere.