argia.eus
INPRIMATU
Hil egin da oihal bat jartzen ari zela Iturenen istripua izan zuen langilea
  • Pasa den ostiralean izan zuen istripua Eneko Rekarte Oteiza 44 urteko langileak. Eraikin bateko balkoian eguzki oihal bat jartzen ari zela, erori eta buruan kolpea hartu zuen. Donamariakoa zen.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 12a
Foruzaingoak zabaldutako irudia.

Goizeko 11:15 aldera izan zuen istripua. Berehala eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, larri, eta igandean hil zen.

Donamariako Udalean zinegotzia izana zen Rekarte.