Hiesaz hitz egitea

  • Horren garrantzia azpimarratu zidan Udiarraga Garciak, Bilboko Itxarobide Elkarteko kide eta CESIDA Espainiako Estatuko Hiesaren Koordinakundeko presidenteak, hiesari buruz egindako erreportajean: gaixotasunaz hitz egiteak, bistaratzeak, tabu izateari uzteak zenbateko mesedea egiten dion gaitzaren normalizazioari: “Politikariek kontu handia izaten dute gaia ez aipatzeko, hiesaz hitz egitea delako sexuaz hitz egitea, substantziekin dugun harremanaz, gizartean tabu diren gaiez. Jose Maria Aznarrek adibidez, aginte osoan ez zuen ‘hiesa’ hitza erabili. Juan Jose Ibarretxe ordea, oso irekia zen gai honetan, eta guretzat oso garrantzitsua da hitza bera esatea, gaia azaleratzea”.


2012ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gorkak dioenez, gaitzaren normalizazioari berak jarri dio hesia, publiko egin nahi ez duelako.

Gaiaz hitz egitea prebentzio modu eraginkorra da, azken finean, sexu harremanetan arduratsu jokatu behar dugula gogoan izateko. Izan ere, GIB birusaz kutsatutakoen kopuruak gora egin du azken urteotan. Gaitza dutenengandik hasten da normalizazioa, baina ez da erraza. Erreportajean ageri den Gorkak adibidez gertukoei baino ez die kontatu, horrek kontraesana sortzen dion arren: “Sarri pentsatu izan dut ni naizela gaitzaren normalizazioari hesia jartzen dion lehenengoa, ez dudalako publiko egin nahi, jakitun naiz, baina jendeak seropositiboez duen irudia ez da nik dudana, noizbait kontatu dudanean esan izan didate, ‘hara, ba ez daukazu itxurarik’. Ezjakintasun handia dago oraindik, GIBdunen beldur da jendea”.

Eta jendearen erreakzioaren beldur dira GIBdunak. “Gizarteak oraindik ez du onartua, hasieran oso talde zehatzetara mugatu zelako gaixotasuna: edo ‘drogadiktoa’ edo ‘puta’ edo ‘marikoia’ zinen, eta ni ez naiz hiruetako ezer, baina diskriminazioak iraun egiten du. Gainera, informaziorik ez duen jendeak oraindik ere, zoritxarrez, uste du muxu bidez, negar malkoekin… kutsatu daitekeela. Minbizia duzu eta jendeak esaten du ‘gaixoa, minbizia egokitu zaio’; aldiz hiesa duzu eta esaten dute ‘bere ekintzen ordaina da’, baina ez da egia”, dio Bakarnek. Mespretxua barruan sumatzen duela aitortu du Katamotzek: “Egungo gizarteak ez du onartzen pertsona bat gaixo egotea, super-pertsonak baino ez ditu nahi, kexatuko ez direnak. Gure gaixotasuna nahiko kontrolatua dago egun, medikazioari esker, eta jendeak benda bat jartzen du begietan, estalita mantentzen du, baina inortxo ere ez dago kutsatzeko arriskutik salbu. Gizakiak gara eta edozein gaixotasun har dezakegu, horregatik garrantzitsua da jendea hiesaz informatzea”.

Erreportajea ekainean argitaratu genuen ARGIAn, gaur egun gaitza dutenek nola bizi duten jakin asmoz: Hiesarekin bizitzea, eramangarri… ezkutua


Kanal honetatik interesatuko zaizu: HIESa
2022-08-22 | Ana Galarraga
Botswana hiesaren kontrako 95-95-95 helburua lortu duen hirugarren herrialdea bilakatu da

Botswanak GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratuaren helburua gainditu duela jakinarazi dute, Hiesaren XXIV. Nazioarteko Biltzarrean (Montreal). Aurrez, beste bi herrialdek baino ez dute lortu helburu hori: Suitzak eta Eswatinik, biak ere 2020ko abenduan. 


2022-01-30 | Julen Azpitarte
David Wojnarowicz
Rimbaud-en mozorropean hazitako artista disidentea

David Wojnarowicz (New Jersey, 1954 - New York, 1992) artista estatubatuarrak  hizkuntza, baliabide eta egiteko moduen arteko mugak hautsi zituen bere obran, zeina 1980ko hamarkadan garatu zen. Diziplina anitzeko sortzaile, artista bisual, poeta, idazle, musikari,... [+]


2021-12-01 | Leire Artola Arin
Minutuero hiru pertsona kutsatzen dira GIB birusarekin munduan

Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.


2021-05-05 | Ixone Arana
HIESAren aurkako txertoen egoera

Katalunian garatutako HTI txerto terapeutikoak %40ko arrakasta lortu du I. eta II. faseetako saiakuntzetan; Mosaico prebentziozko txertoa, berriz, Espainiako Estatuko 250 pertsonari txertatu zaio bere hirugarren eta azken fasean.


HIESaren kontrako borrokaren eguna. "Zure esku dago txertoa, ez hedatu estigma"

HIESaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, gogoratu dute estigma handia duen birusa dela oraindik, osasun krisiaren erdian HIESa dutenen zaurgarritasuna areagotu egin dela, eta aurreiritzirik gabeko sexu heziketa ezinbestekoa dela txikitatik.


Eguneraketa berriak daude