argia.eus
INPRIMATU
Hichcock, t gabe: L’orribile segreto del Dr. Hichcock
Santi Leoné @ororostorm 2012ko abenduaren 27a
Tipo honek sekretu izugarri bat dauka.

1960ko eta 70eko hamarkadetan, Italiako zineman estrategia ohikoa izan zen atzerrian arrakasta zuen edozer film, estilo edota genero hartu eta, gutxi goiti-beheiti moldatuta, horren bertsio italiarra egitea. Hori izan zen, hein handi batean, spaghetti westernaren historia, eta ondorioak ez ziren batere txarrak izan, baina genero hori ez zen kasu bakarra izan. Maiz, zuzendariek edo ekoizleek tituluaren bidez bilatzen zuten lotura arrakastatsu izandako filmekin. Hor dugu, errate baterako, Lucio Fulci-ren Zombie 2 (1979), izenburu horretaz hornitua ikusleek pentsa zezaten George Romero-ren Dawn of the dead (1978) –Italian Zombie titulupean banatua– filmaren segida zela.

Segi artikulua irakurtzen Odolaren mintzoa blogean.