argia.eus
INPRIMATU
Hezkuntza Sailak maila sozioekonomikoarekin lotu ditu itunpeko D ereduko ikasleen emaitzak

2007ko otsailaren 05

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI) egindako azterketaren emaitzekin Partaidek egindako interpretazioa kritikatu du. Hezkuntza Sailaren esanetan, "ez dituzte Lehen Hezkuntzako emaitzak sareka aurkeztu eta ezta ikastetxe talde baten arabera ere. Sare kontzertatukoek eta D eredukoek emaitza onenak lortzea ez da meritua, ikasle onenak dauzkatelako". Partaidek azaldu zuenez, ISEIk 2004an Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Lehen Hezkuntzako 111 ikastetxetan egindako azterketaren arabera, itunpeko D ereduko ikasleek lortu zituzten emaitzarik onenak. Jaurlaritzaren iritziz, D ereduko  itunpeko ikastetxeek maila sozioekonomiko altuagoko ikasleak dituztelako lortzen dituzte emaitzarik onenak. CCOO sindikatuaren ustez ere, maila sozioekonomikoak ikasleen emaitzetan nabarmen eragiten du.