argia.eus
INPRIMATU
Hezkuntza Sailak diruz lagunduko du EHU
2003ko irailaren 22a
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Anjeles Iztuetak ostiralean (19) azaldu zuenez, Euskal Herriko Unibertsitatea diruz lagunduko dute defizitari aurre egin eta kalitatezko unibertsitatea izaten jarraitzeko. Izan ere, EHUko errektore Manuel Monterok defizitaren arrazoia Jaurlaritzaren finantziazio eskasari leporatu zion. Bestalde, matrikulazio kopuruari dagokionez, %2,4 hasi dira lehen ikasturteko ikasleen matrikulazioak 2002-2003 ikasturtekoekin alderatuz.