argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa
Hezkuntza Sailak 425 lanpostuko eskaintza publikoa egin du 2016 eta 2017rako
  • Nafarroako Hezkuntza Sailak 2016an eta 2017an 425 lanpostuko eskaintza publikoa proposatu die sindikatuei ostiralean Jose Luis Mendoza sailburuarekin egindako bileran.

ARGIA @argia 2015eko azaroaren 06a

320 irakasle plaza (228 euskaraz eta 92 gaztelaniaz) eta beste 14 behatzaile lanpostu (7 euskaraz eta 7 gaztelaniaz) 2016an aterako dira. Beste 91 lanpostuak Bigarren Hezkuntzarako izango dira eta 2017an plazaratuko dira, kopurua zehatza ere alda liteke, erretiro ordezkapenak edo beste hainbat faktoreren arabera.

Irakasleak hautatzeko frogak 2016ko ekaina eta uztaila artean egingo dira eta behatzaileenak urte bereko azaroan.

Euskarazko irakasle eskaintzak esparru hauetan banatuko dira: 60 plaza Lehen Hezkuntza, 60 Haur Hezkuntza, 35 Euskara Hizkuntza, 25 Atzerriko Hizkuntza (ingelesa), 20 Pedagogia Terapeutikoa, 10 Musika, 10 Heziketa Fisikoa eta 8 Entzumena eta Lengoaia. Gaztelaniako plazak horrela banatuko dira: 50 Pedagogia Terapeutikoa, 16 Heziketa Fisikoa, 14 Entzumena eta Lengoaia eta 12 musika.