Hezkuntza oposaketetako kaltetuek prozesu gardena eskatzen dute

  • Hezkuntza oposaketetako deskalabruaren ostean (bete gabe geratuko dira eskainitako plazen %25 gutxienez), plataforma sortu dute 500 bat irakasle kaltetuk: hautaketa-prozesu gardena eskatu dute eta azterketak gero eta konplexuagoak direla, ebaluazio irizpideak ez dituztela ezagutzen, zuzenketa oso zorrotzak egiten zaizkiela eta azterketak/zuzenketak ezin dituztela berrikusi salatu dute.


2018ko uztailaren 17an - 10:04

Plataforma DBH eta Lanbide Heziketako irakasleek sortu dute, eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko batu dira. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren hitzetan, oposaketetako emaitzek harritu egin ditu, “baina prozesua ongi eraman da”. Oraingoz, 375 dira bete gabe geratuko diren DBH eta Batxilergoko plazak.

Elkarretaratzea Bilbon

Astearte honetan, 12:00etan, elkarretaratzera daude deituta administrazio guztietako behin-behineko langile publiko guztiak, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegazioaren aurrean. “Oposaketa ereduaren, emaitzen eta prozesuaren iluntasunaren aurka” egingo dute protesta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude