argia.eus
INPRIMATU
Hezkuntza komunitateak protestara deitu du Palestinako haur eta nerabeen alde
  • Gasteizko dozena bat ikastetxe eta institutuk pasa den astean egin zuten publiko komunikatua, eta astelehen honetan Bilboko beste hogei eskola batu zaizkie, publiko zein Ikastola. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ere tartean daude. Sinadura bilketa abiatu dute.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2024ko apirilaren 29a

"Umeen aurkako erasoaldi gupidagabeak harritu eta ikaratu egiten gaitu", adierazi dute gaur goizean eginiko agerraldian Bilboko hogei eskolatako ordezkariek, horixe bera baitiote publiko eginiko manifestuan. Palestinako haur eta nerabeak pairatzen ari diren sarraskiak "barrenak inarrosten" dituela diote, eta "suminduta" daudela. "Egunero erailtzen ari diren Gazako haur horiek gure seme-alabak direla aldarrikatu nahi dugu, eta haien gurasoak gure neba-arrebak direla; beraien mina gure bihotz barrenetan sentitzen dugu".

13.000 haur baino gehiago erail ditu Israelek Gazan. "Haurren hilketa sistematikoaren aurrean, ezin dugu beste alde batera begiratu; beren seme-alabekin ihesi doazela, Israelgo armadako frankotiratzaileek nola erasotzen dituzten ikusten dugunean, gure egiten dugu eraildako ama bakoitza, haien ondoan erortzen den haur bakoitza".

Pasa den astean, Palestinako umeak gureak ere badira lelopean, maiatzaren 10ean manifestatzera deitu zuten Gasteizko dozena bat eskola eta institutuk. Elkarri babesa adierazita, manifestazio horretara batzeko deia egin du Bilbon agerraldia egin duen hezkuntza komunitateak.

Sinadura bilketa

Euskal Herriko guraso elkarte, ikastetxe, institutu eta hezkuntza komunitateko eragile orori manifestua sinatzeko deia egin diote, eta bide horretan, maiatzaren 10eko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu.

SINATZAILEAK

Gasteiz

San Martín

Zabalgana

Mariturri

Aldaialde

Toki Eder

Barrutia

Abetxuko

Aita Orbiso

Ibaiondo

Lakuabizkarra

López de Gereñu

Zabalgana institutua

Mendebaldea institutua

ELA

LAB

Steilas

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma

Bilbo

Atxuri Eskola

IPI Pagasarribide

Iruarteta Eskola

Cervantes Eskola

Zurbarango Eskola

Uribarri Eskola IGE Pantxike

Urretxindorra Ikastola

Abusu Ikastola

Intxixu Ikastola

Basurto Eskola

Luis Briñas

Mugika Eskola Makuma

Arangoiti eskola

San Inazio Eskola

Gallego Gorria Eskola

Karmelo Ikastola

Tiboli Eskola

Solokoetxe BHI

Gabriel Aresti

Errekalde

Miribilla Eskola