"Hezkuntza Sailak aurkeztu digun proposamenak itxaropenak zapuzteaz gain, hezkuntza sistemak dituen arazo estrukturalen konponbidea hurrengo urteetara atzeratzen du. Ikuspegi zabalagoa behar dugu, Eskola Hitzarmen berriarena, hain zuzen ere. Eskola Hitzarmen horren diseinuan eta eztabaidan hezkuntza eragile guztiok hartu behar dugu parte. Horren bidez baino ez dugu lortuko euskal eskolak era arrakastatsuan aurre egin diezaien gizarteak eskatzen dien erronkei. Nolanahi ere, horrek eskatuko digu gure hezkuntza gastua Europako mailetara hurbiltzea". (2007/01/09)