"Marée populaire" herri uholdea izanen da larunbatean Baionan zerbitzu publikoen defentsan

  • Duela bi hilabete, 3.500 pertsona manifestatu ziren Baionan, Emmanuel Macron presidenteak ezarritako erreforma politikoaren aurka eta zerbitzu publikoen defentsaren alde. Larunbatean, hilak 26, orduan bezala, manifestariak tren geltokitik abiatuko dira, goizeko 10:30ean.


2018ko maiatzaren 25an - 09:43
Iragan martxoko 22an Baionan izan zen manifestazioa. Argazkilaria: Isabelle Miquelestorena.

Frantziako Estatuko sindikatu ia guztiek egin dute deia, euren artean LAB sindikatua izaki. Bizi! mugimenduak ere parte hartuko du elkarretaratzean. Hexagonoko Marée populaire deitua Herri uholdea jitea hartzea igurikatzen dute bihar Lapurdiko hiriburuan.

140 elkarretaratze antolatuta daude estatu osoan, tokian tokiko hiriburu guztietan. Zerbitzu publikoak sektore pribatuen eragileen eskuetara pasatzen ari dira. Deitzaileek, besteak beste, trenbideko eta irakaskuntzako langileek, hala langabezian nola erretretan dauden herritarrek lotura sozialak puskatzea eragotzi nahi dute “elkartasuna” lemapean.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako lan-erreforma
2018-03-23 | Mikel Asurmendi
Zerbitzu publikoen aldeko greban 500.000 jende karrikan Hexagonoan, 15.000 Baionan

Zerbitzu publikoen langile kopurua gutxitu nahi du Emmanuel Macronek. Funtzio publikoetako sei eremu berrituko zuela agindu zuen presidente izendatua izan aitzin. Gobernuaren eta sindikatuen arteko hirugarren oldartzea izan zen atzoko greba. Hitzarmen soziala finkatzeko... [+]


2017-09-18 | Mikel Hiribarren
Macron lehendakariari zer oihukatuko zaio karriketan udazken honetan?

Politikariek menpera dezatela ekonomia jendarteko herritar guzien onetan, bereziki ahulenaren fagoretan eta ez bakarrik indartsuaren abantailetan. Langile eta laborariek ukan dezatela demokrazian merezi duten errespetua eta beren lanak zuzen den saria. Karriketan hori da... [+]


Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak

Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.


Lan erreformaren aurkako protestak areagotu dituzte Frantziako Estatuan

Estatu mailako protesta eguna deitu dute ostegunean Frantzian, Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurka. Baionan dagoen Europako merkantzia zentroa okupatu du Jusqu'au Retrait kolektiboak. “Ekonomia blokeatzea” da protesten xedea.


Eguneraketa berriak daude