Hexagono Macrondarrari eite emateko dekalogoa

  • 1/ Diputatuen hautatzea: “Macronen En Marche garaile, abstentzionisten begiradapean” idatzi dugu berriki. Hautemate baikorra egin ote nuen nago, bigarren itzulian antzeko parte-hartzea izanen delakoan. Abstentzionista kritiko gutxi dago, hautesle gehienek ez dute ezagutzen bozkatzen duten "diputatugaia”.


2017ko ekainaren 16an - 10:22

2/ Lau boz-emate ekitaldi: frantses herritarrak lau aldiz deituak izan dira bozkatzera hiru hilabetean. Lehen biak, “buruzagi” seinalatuak hautatzeko. Oraingo honetan, hautesleak ez dira gauza “diputatugaiak” zein alderdiko hautagaia diren bereizteko.

3/ Hautatzeko sistema: Frantziako demokrazia krisian dago eta porrot egiteko zorian. Ez soilik sistemaren legeek krak egiten dutelako, eta bere arduradun politikoak “ustelkerian” erori direlako. Europa dela, mundializazioa dela, seguritatea dela eta, krisian dago ordezkari politikoak hautatzeko sistema bera. Hiru hilabetean lau hautaketa izan dira: Presidentea, Gobernua eta Legebiltzarra. Alegia, deus ez.

4/ Politikaren moralizazioa: François Bayrou justizia ministro berriak (MoDem) hasiera beretik politika berritzeko eta moralizatzeko Legea galdatu die Macron presidenteari eta Phillipe Edouard lehen ministroari. Hara, paradoxa, atzo Le Canard Enchaîné (zeinek bestela?) aldizkariak “irregulartasunak” antzeman dizkio Bayrouri, bere azken urteotako jarduera politikoan.

5/ Irregulartasunak, hots, ustelkeria(k): eskuinetik ezkerrera, ez dago boterean izandako ezein alderdi “ustelkeriaz” akusatua izatetik libre: Marine Le Pen (FN), François Fillon (LR), Bruno Le Roux Barne ministroa (PS), Richard Ferrand Lurraldeen Kohesio ministroa (En Marche)… Ahal-orotarako demokrazia sistema frantziarrak “krak” egin du.

6/ (Errepublika) En Marche, Frantziaren gaitzaren antidotoa: “En Marche uhin urdinak Frantziako alderdi historikoen eta sistemaren eskema klasikoak hondorarazi ditu” idatzi dugu ere. Alderdi Sozialista K. O. utzi du, Les Rèpublicains kolokan. Politika oilategi bihurturik azeria barnean sartu da eta bazterrak inarrosi ditu. Macron ez da zozoa. LR, PS, MoDem, Ekologistak alderdietako oilo andana jarri ditu Martxan alderdiaren soinupean. (*)

7/ François Bayrou kasua: MoDem da En Marchek itsasoratzeko behar zuen ontzia. Behin itsasoratua “uhin urdina"-k berez egin dezakeela aitzina ikusirik, Bayrouk sentitu du Macronek ez duela bere beharra. Jusitizia ministroa mintzatzen hasia da: “Zerbait esateko dudanean, esango dut!".  Ez da giro Gobernuan.

8/ Demokraziaren falazia: Lehen itzulian, “politika berria"-ren zantzuak sentitu dira Hexagono berrian. Macronek iragarritako erreforma bideratzeko gehiengo osoa izan ezean, bere politikak bideratzeko, Legebiltzarraren baiezkoa izan gabe, "legeak" ordenantza bitartez aurrera aterako zituela zabaldu da Eliseoan, Macronen Etxean. Asanblada Nazionalaren funtzioa deuseztatuz, funtsean.

9/ LR alderdiaren hondamendia: PSren hondamenak ez dauka azalpen beharrik. LRen kasua besterik da. LRekoaren hondamendia begi-bistakoa da. V. Errepublikan Legebiltzarreko historian diputatu kopuru apalena 150 izan da. Oraingoan 100 eserleku lor litzake. Bere arazoa da liderrik gabe geratu izana: Sarkozy eta Fillon K.O. Juppe garaiz kanpo. François Bayron da buru eta esperantza. Hala ere, porrotak porrot, LR da Asanblada Nazionalean, En Marche ondoan oposizioko alderdi bakarra. FN, PS eta FIk  (Mélenchonen alderdia) ez dute eraginen kapitalismo liberala bermatzeko estabilissement-ak jarri duen eskuinaren ordezkari berria.  

10/ Demokraziaren Logiciela edota Softwarea:  En Marche (uhin urdina) ez da eskuinekoa, ez erdikoa, ez ezkerrekoa… Ideologiak ez du konta engoitik. Itsas urdina edo urdin turkesa dateke ideologia ezaren kolorea. Macronek Frantzia erreformatu behar du. Agian, VI. Errepublika sor lezake ere. Horretarako, adituek diotenek, demokraziaren Logiciel edota Softwarea aldatu behar ditu. Zein urrun dauden hitz horiek herritarrengandik. Demokrazia ote herritarren botere-gune?   

(*) En Marche-eko “oiloak”:  LRko Bruno Le Maire eta Gerald Darmin, Ekonomia eta Ekintza eta Kontu Publikoko ministroak. PSko Gerard Collomb Lyongo alkatea eta Barne ministroa. Jean Yves Le Driann Defentsa ministroa. Ezkerreko Alderdi Erradikaleko Annick Girardin eta Jacques Mezard Itsasoz bestaldeko ministroa eta Nekazaritza ministroa. MoDem-eko François Bayrou Justizia ministroa, Sylvie Goulard Defentsa ministroa. Nicolas Hulot ekintzaileak Trantsizio Ekologikorako ministroa, Gobernuaren bozeramaile Christophe Castaner eta Lurralde Batasunerako Ministerioa Richard Ferrand.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude