argia.eus
INPRIMATU
Herrizaingo Sailak alarde mistoaren ibilbidea aldatu du
  • Hondarribiko (Gipuzkoa) zenbait kaletatik pasatzea debekatu dio Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainia mistoari, bai entsaioetan, baita irailaren 8ko desfilean ere, 2007ko udaltzainen txosten batean oinarrituta [bertan istiluak egon zirela esaten da]. Ibilbidea aldatzeaz gain, alardearen hasiera bost minutu aurreratuko da, alarde tradizionalarekin topo egin ez dezan.

2011ko abuztuaren 31
Jaizkibel Konpainiaren alardea, Hondarribian

Herrizaingo Sailak ostiralean harturiko erabakiaren eta zehaztutako aldaketen aurkako jarrera azaldu du Jaizkibel konpainiak. Helegite bat aurkeztu dute erabakiaren aurka, eta duela hamabost urte hasitako borrokan atzerapausoa dela salatu dute. Gaur 17:00etan prentsaurrekoa emango dutela iragarri du konpainiak, aldaketen berri emateko.