Herritarren parte-hartzerako araudi berria "atzerapausoa" da Bilboko Auzo Elkarteen arabera

  • Hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudia berrikusi, eztabaidatu eta azkenik onartu dute, martxoaren 30ean, Udaleko Osoko Bilkuran. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak gogor kritikatu du Udal Gobernuaren jarrera, prozesuan zehar emandako "ideia asko ez direlako jaso". Hori dela eta, alegazioak aurkezteko deia egin die federazioak bilbotarrei.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 10an - 08:44

Araudi zaharrarekin 25 urte pasa eta gero, Hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudi berria "txarragoa" dela diote Auzo Elkarteen Federazioko ordezkariek. "Atzerapausoa" dela. Atzo komunikabideen aurrean eskainitako agerraldian kexa agertu zuten Udalaren jokabidearekin, batik bat, araudi berrituan ez duelako auzotarren ekarpenik bildu. "Araudiaren berrikuste prozesuan zuzendutako eztabaidak eginez justifikatu da Udala, baina ez dute jaso emandako eta eztabaidatutako ideia askotariko batere". 

Barrutietako Kontseiluetan herritarren parte-hartzea bultzatzea funtsezko jotzen dute elkarteetako kideek. Horretarako, Bilboko Udalari "beharrezko" aldaketak helarazi dizkiote federaziotik.

Bost dira proposamenak: Barrutietako Kontseiluetan auzotarren presentzia handitzea, "talde politikoen ordezkaritzarekin parekotasunean", murrizketarik ez egitea, erabakiak hartzeko konpetentziala erreala eta baliabide teknikoak izatea, bozka eskubidea izatea, eta azkenik, barrutietako lurraldetasuna berrantolatzea, "egungo osaketa desorekatuta dagoelako".

Alegazioak

Informazio publikoaren fasean dago onartu berria den hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudiaren testua. Testua "zuzentzeko, alegazioak aurkeztera" animatu dituzte auzo elkarteek Bilboko hiritarrak eta gizarte eragileak. Horretarako, Queremos participar, baina horrela ez goiburua duen dokumentua igortzeko eskatu diete, maiatzaren 26a baino lehen.

Zuzenketak

Martxoaren 30eko Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen barrutietako araudiari hainbat zuzenketa egin dizkiote Bilboko auzo elkarteetako lagunek. Besteak beste, zuzenketa horien bitartez eskatzen dute udal administrazioaren desentralizazioa mantentzea, "orain desagertu dena"; 15 gai baino gehiago bere gain hartzen zituen araudiaren konpetentziei eustea, "kolpe batez kanporatuak"; auzotarren eta talde politikoen ordezkarien arteko parekotasuna bermatzea, "ez delako politikoei beraien eginkizuna kentzea"; ordezkari politikoen dietetarako eskubidea desagertzea, "beharrezkoak ez direlako, ezta justifikagarriak"; eta tokian tokiko arazoak tratatzeko "auzoetan komisioak sortzea eta auzo bakoitzeko ordezkaritzak komisioetan parte hartu ahal izatea".

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren parte hartzea
2023-06-20 | Ilargi Manzanares
Zuberoko trenbide zaharra errepide bihurtzearen aurkako protesta ibilaldia egin dute

Ekainaren 17an egin dute ibilaldia ‘Les Voix du Saison’ taldeak antolatuta, eta errepidearen aurka proiektu alternatiboa aldarrikatu.


2022-11-27 | Jon Torner Zabala
Emun kooperatibak 25 urte
Tailerrak euskalduntzetik, gai sozialetan eragitera

Emun lan mundua euskalduntzeko helburuarekin sortu zen 1997an. Genero berdintasuna, parte-hartzea, gizarte erantzukizuna... beste hainbat esparrutan ere eragile da gaur egun, berrikuntza sozialaren hariari tiraka. Kooperatibako lau langilek haien bizipenak kontatu dizkigute, eta... [+]


2022-10-24 | Lide Iraola
Baztango alkateek herri galdeketa antolatu dute azaroaren 20rako, Erdizko lurrak meatzaritzarako erabiltzeari buruz

Magna meatze enpresak lurrak okupatzeko eskaera ari dira eztabaidatzen Nafarroako Parlamentuan. Baztango alkateek salatu dute herritarrei dagokiela erabakia. Espainiako Gobernuak jada bi aldiz debekatu diete herri galdeketa aurten.


Gero eta udalerri gehiago batzen ditu Herri Hezitzaileen Sareak

Hezkuntzaren ardura konpartitua dela eta familiaz eta eskolaz harago herria bera eremu hezitzailea dela, herritarrak hezitzaile ere badirela ulertzen du Herri Hezitzaileen Sareak. Otxandiok (irudian) bat egin berri du sarearekin eta dagoeneko 36 herri direla jakinarazi dute.


Eguneraketa berriak daude