ETB

Herritarrek ETB ikusteko eskubidea dutela defendatu du Nafarroako Parlamentuak

  • Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren babesarekin euskal telebista publikoak Nafarroan emititzeko deklarazioa onartu du ganberak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 21an - 10:30
Argazkia: EITB

Nafarroako eta EAEko gobernuek duten "borondateen aldiberekotasunari" egin dio erreferentzia eledunen batzarrak, eta 805/2014ko irailaren 19ko Errege Dekretuari, bai eta Ikus-Entzunezko Komunikazio Legeari ere.

Halaber, Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Nafarroari bigarren multiple digitala eman behar diola defendatu du parlamentuak edo, hori ezean, Lurreko Telebista Digitalaren Nafarroako Plan Teknikoan sei kate sintonizatzeko eskubidea aitortzea.

Bi baldintza horietako bat Espainiak betetzekotan, ETB ikusi ahalko litzateke Nafarroan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude