Herritarrak segidan mobilizatu dira Larrungo bidean egiten ari ziren obrak gelditzeko

  • Ostegunean DREAL zerbitzuetako ikuskari bat pasako da Larrun mendian egiten ari diren lanak legez egiten diren ikusteko. Asteartean, 30 bat azkaindar kexu igo dira Larrungo mazelera, herriko etxeak manatu lan hauen salatzeko eta obrak geldiarazi dituzte.

Argazkia: Euskal Irratiak
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 23an - 09:58

Mendiko bidea berritzeko lanak desmasiak egiten ari direla erakutsi nahi izan diote prentsari astearte arratsaldean. Hiru makina ari baitira ostiraletik bidea zabaltzen eta lautzen. Larrun ez hunki kolektiboaren izenean egin dute dei baina obrek ez dutela ikustekorik proiektu handiarekin azpimarratu nahi izan dute herritarrek.

Entzuten dugu Filipe Lakarra azkaindarra eta Larrun ez hunki kolektiboko kidea:

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrun ez hunki
2019-06-28 | Gure Irratia
Larrungo trenbidea berritzeko merkatu publiko bat ideki dutela salatu du 'Larrun ez hunki' kolektiboak

“Larrun 2020” proiektuaren bilakaerarekin kezkatua agertu dela “Larrun ez Hunki” kolektiboa aipatu ginauzuen. Azken hunek jakin du trenbidea berritzeko merkatu publiko bat abiatu duela departamenduak.


2019-02-13 | Euskal Irratiak
Larrun 2020 proiektua ez da iaz aurkeztu denaren heinekoa izanen

Akitania Eskualdeak ere Larrun 2020 hastapeneko proiektua baztertua izan dela baieztatu du.


"Geroz eta jende gehiagok amesten du bizimolde berriekin"

Aman Komunak sareak herri kanpaldi bat antolatu du biharko eta etziko, Larhungo kasko gainean. Sarea hiru hilabete oroz biltzen da Euskal Herriko guneren batean, auzolana eta gogoetak uztartzeko.


Zubietatik Larrunera, herri mugidak hazi

Joan den irailaren 21etik 23ra, Lurralde Askea elkarteak Iraultza Txikien Kanpaldia antolatu zuen Gipuzkoako Zubieta herrian. Euskal Herriko herrigintza zeharkatzen duten zenbait gogo eta kezka aztertzeko aukera izan da, giro atsegin eta inklusiboan, kolektiboetan dabiltzan... [+]


Eguneraketa berriak daude