Herritarrak komunikazioan trebatzeko jardunaldiak antolatu ditu Hala Bedik

  • Izan Media herri komunikazio jardunaldiak antolatu ditu Hala Bedik apirilaren 13tik maiatzaren 7ra bitartean. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean eskainiko dituzte tailerrak larunbat goiz eta arratsaldeetan.


2016ko apirilaren 11n - 12:56
Aurten eskaintza zabaldu du Hala Bedik. (Arg: Topatu)

Antolatzaileek azaldu dutenez, egungo testuinguruan herri komunikabideentzat beharrezkoa da behar bezala komunikatzea: “Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa da”. Komunikabideek eskura dituzten tresnak ahalik eta ondoen erabiltzearen garrantzia azpimarratu dute, eta bide horretan antolatu dituzte jardunaldiak.

Aurten eskaintza zabaltzea erabaki du Hala Bedik: azken bost urteetan irratigintzan oinarrituriko informazio tailerrak antolatu ostean, ikus-entzunezko bestelako alorrak jorratuko dituzte aurtengo edizioan.

Apirilaren 13an irekiko dituzte jardunaldiak, “Generoa komunikabideetan. Badugu betaurreko morerik?” mahainguruarekin: Eider Olazar (Info7), Jasone Agirre (EITB) eta Malen Aldalur (Klitto) izango dira hizlariak. Hortik aurrera, irratigintza, argazkilaritza, bideogintza eta kartelgintza jorratzeko tailerrak antolatu dituzte, besteak beste. Parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena.

Honako kartela hedatu dute:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


Eguneraketa berriak daude