argia.eus
INPRIMATU
Herritarrak kalera atera dira emakumeen aurkako indarkeria matxista gaitzestera
  • Ezezko borobilarekin gaitzetsi dute indarkeria matxista emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean. Mobilizazioetan “inon, inori eta inoiz" ez dutela eraso sexistarik onartuko aldarrikatu eta argi adierazi dute: "Hau ez da gure bakea".

Topatu.eus @topatu_eus 2015eko azaroaren 26a
Kontzentrazioa Gasteizen. (Arg: Hala Bedi)

Indarkeria matxista gaitzesteko mobilizazio eta ekintzak egin dituzte Euskal Herri osoan zehar. Goizean hainbat ikastetxe eta lantokitan salatu dute emakumeen aurkako indarkeria. Arratsaldean, berriz, mobilizazio jendetsuak egin dira hainbat herritan.

Euskal Herriko Bilgune feministak deituta eginiko protestetan hainbat modutan salatu dute emakumeak direla "bakean bizi" eta egoerari buelta emateko beharra azpimarratu dute: “Patriarkatuaren funtzionamendu “baketsua” alegia? Bakea, ez da soilik indarkeria jakin baten eza, eta bistan da. Emakumeok ez baikara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan”. Horregatik, indarkeria sexistaren aurrean  autodefentsa feminista erabiltzera deitu dute eta bide horretan jarraituko dutela adierazi dute indarkeriak beraien bizitzak kolpatzen dituen bitartean.

Bideoak

[Deustu] Pare, Deustuko talde feminista: "Altxa emakume eta heldu borroka feministara!"

 

 

[Gasteiz] Goianeko Auzodance Taldeak, Koldo Mitxelenako Dantza Garaikide Taldeak, Gasteizko Plataforma Feministak eta HalaBideok elkarlanean egindako bideoa:

 

 

[Gernika-Lumoko Ernai] "Gaztiok autodefentsa feminista!"

 

 

[Lekeitio] Lekittoko emakumiok autodefentsa feminista!

 

 

Oharra: Topatu.eus-etik ekarritako albistea lizentzia libreei esker. Bertan argazki gehiago.