Herritar Batasuna sortzeko eztabaida prozesua abiatu dute

  • Hainbat alderdi eta eragile sozialek hartu dute parte Iruñean eginiko agerraldian. Lau helburu nagusi identifikatu dituzte Herritar Batasuna eraikitzeko: independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea eta birbatasuna. Feminismoaren eta ekologismoaren ideiak ere funtsezkotzat hartu dituzte.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 30a
Herritar Batasunaren agerraldia Iru˝ean.

1978an Herri Batasunak zuen izaera “abertzale eta sozialista iraultzailea” berreskuratu nahi dute, agerraldian adierazi dutenez. Euskal Herriaren askapenaren aldeko borrokan langileei lehentasuna emango dietela azaldu dute: “Nazioaren askatasuna independentzia den bezalaxe, langileen askatasuna sozialismoa da”. Horrekin batera, “euskal borrokari guztien” etxeratzea eskatu dute, Nafarroaren deskonkista erdiesteko bidean.

Eraketa lanetan dagoen prozesua da, baina helburuak lortzeko tresnak azaldu dituzte. Mobilizazioa, desobedientzia, intsumisioa eta erresistentzia aktiboa izango dira tresna horiek, Ezker Abertzalearen aldarrikapen historikoak bere eginez. “Frantzia eta Espainia estatu inbaditzaileen aurkako konfrontazioa etengabekoa izango da”, gehitu dute.

Aurrera begira, udaberrian, eztabaidak abiatuko dituzte herriz herri.

Krisi estrategikoaren aurrean

Herritar Batasunaren abiapuntua Barakaldon dago. Iazko azaroaren 26an, hilabetetako eztabaiden ondoren, hainbat alderdi eta eragilek sorrera agiria sinatu zuten. Parte hartzaileen aniztasuna azpimarratu zuten orduan, “joera libertario, komunista, ekologista, komunalista eta bestelako ezkerreko sentsibilitateetatik, proiektu global honetara hurbildutako herritarrak” direla azalduz.

Euskal Herria askatzeko mugimenduak bizi duen “krisi estrategiko larriari” aurre egiteko sortu da Herritar Batasuna. Sortuk, LABek eta Ernaik bultzatu duten “norabide erreformista eta desmobilizatzailea eta praktika elektoralista-instituzionalista” salatu eta askatasunaren alde lan egin nahi dute.

Kanal hauetan artxibatua: Ezker abertzalea  |  Iru˝ea  |  Euskal Herria  |  Independentismoa

Ezker abertzalea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-21 | Estitxu Eizagirre
"Zer egingo dugu, arma fabrikak konbertitu, edo txalo jo gerrak daudelako?"

Mikel Oterok (EH Bildu) salaketa hau egin zuen urriaren 20an Eusko Legebiltzarrean: "Bilboko portutik armamentuz kargatutako ehunka edukiontzi ateratzen dira Saudi Arabiara. Arma horiek gerra krimenak egiteko erabiltzen dira, etikaren eta legearen aurka. Eta hau gertatu dadin, beharrezkoak dira kolaborazio edo utzikeriak. Gaur aztertu nahi dut, Jaurlaritzaren kolaboraziorik baden".


2017-10-11 | Andoni Mikelarena
Amiantoaren biktimek konpentsazio funtsa izango dute 40 urteren ostean

Eusko Legebiltzarrak bultzatu du lege proposamena, aurreko agintaldian Gasteizko parlamentuan onartu ostean. PP abstenitu egin da eta gainontzeko alderdiek aldeko botoa eman dute.


2017-10-09 | Andoni Mikelarena
EH Bilduk estrategia konfederala onartu du

Larunbatean Gasteizen egindako konferentzia politikoan onartu zuten proposamena. Euskal estatua hiru abiaduratan gauzatzea aurreikusten dute. Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriari egokitutako prozesuak abiatu nahi dituzte.


2017-09-21 | Xalba Ramirez
EH Bilduk Mozal Legearen alternatiba aurkeztuko du gaur Espainiako Kongresuan

Gaur eztabaidatuko da Mozal Legea berriz ere Espainiako Kongresuan eta EH Bilduk lege proposamen berria aurkeztuko du gainontzeko alderdien hainbat emendakinen artean.


2017-09-20 | ARGIA
EH Bilduk mobilizazioak deitu ditu udaletxe guztien aurrean Kataluniarekin elkartasunez

"Autonomien Estatua hilda dago eta beraiek akabatu dute", esan du Otegik. "Eusko Alderdi Jeltzaleak bere jarrera zuzendu behar du, bestela konplize izango da".


2017-09-18 | Xalba Ramirez
Arkaitz Rodriguez proposatu dute Sortuko idazkari izateko, Otegiren ordez

Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.


2017-09-13 | ARGIA
Aralar alderdiaren ibilbidea amaitzea proposatu du zuzendaritzak

Aralar alderdiak abenduan egingo du VII. kongresua eta zuzendaritzak proposatuko du hor amaitzea 2002an hasitako ibilbidea.


Inor gutxik gaindituko luke EH Bildu mugarik gabeko oztopo ideologiko-lasterketan

EH Bildu, beraren borondatez eta barne kontsultarik egin gabe, espainiar gizartearen zati izatera pasatu da. Bada, automatikoki Espainiako eskubide osoko kide egin eta espainiar sistemaren klub esklusiboan onartua, alajaina!


2017-09-01 | Xalba Ramirez
Palacio Aroztegiak Baztango Udalari salaketa jarri dio protestak baimentzeagatik

EH Bilduk eta Ezkerrak prentsaurrekoa eman dute Aroztegiako proiektua aurrera eramaten ari den enpresak salaketa jarri dielako bost hautetsiri. Elizondoko herriko plazan protesta egiten ari direnei argindar publikoa erabiltzeko baimena emateagatik jarri diete salaketa, prebarikazioa delakoan.


2017-08-31 | Xalba Ramirez
Donostia osoan lehen solairuko pisu turistikoen legea kendu nahi du Udalaren ordenantza berriak

Alde Zaharrean, Grosen eta Erdialdean pisu turistikoak soilik lehen solairuan egon daitezkeela dioen legea betetzeko hamar laguneko lantaldea osatuko dute. Gainontzeko auzoetan ordea, lehen solairuko muga ezabatu nahi du Udalaren ordenantza berriak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude