Donald Trumpek azken asteotan Osasunerako Mundu Erakundeari egindako eraso eta mehatxuen aurrean, munduko herrialde gehienek espreski agertu diote beren atxikimendua erakundeari asteartean egindako osoko bilkuran. AEBetako buruak behin eta berriro salatua zuen OME Txinaren interesetara makurtzen dela eta herrialde horri –zeinari egozten dion pandemiaren errudun izatea– bere erantzukizunei iskin egitea baimendu diola. Asteartean bozkatutako erabakian OMEren batzarraren kideek zuzendaritzari beren konfiantza berresteaz gain eskatzen diote COVID-19 pandemiari munduak eman dion erantzuna ikertu dezala.
COVID-19 pandemiak okerrera egin ahala eta izurriak AEBetan bere kalteak zabaltzen zituen neurrian, Donald Trumpek Txina koronabirusaren errudun izendatzera jo du –aurretik txinatarren erantzuna eredugarritzat aipatu ostean– eta OME txinatarren aginduetara egotea ere gero eta ozenago aldarrikatu du, erakunde honi bere kuota ordaintzea ukatzeraino. Joan den astelehenean gutun zorrotza bidali zion OMEren zuzendaritzari, koronabirus pandemiaren kudeaketan honek egindako okerrek AEBetan milaka jenderen heriotza eragin zuela aurpegiratuz eta 30 eguneko epea emanaz jokabidea aldatzeko, bestela OMEtik irteteko mehatxu eginez. Trumpek gutuna bere argudioak berrestu nahian gezurrezko datuz eta informazioz bete zuela salatu dute hainbat informazioz geroztik.
Asteartean OMEren batzarrak zuzendaritzak COVID-19an egin duena lana goraipatzen duen ebazpena atera du aurrera eta horrez gain AEBek aurkeztutako beste zenbait proposamen ere atzera bota ditu: batik bat Afrikako herrialdeak haserrarazi zituen bat COVID-19arentzako txertoa aurkitzekotan konpainiei etekinak bermatu nahi zizkiena, txertoa mundu osoko herritarren eskura jartzeko ahalegina bigarren mailan utzita.
OMEren batzarra jarraitu duten kronistek nabarmendu dute Europar Batasunako diplomaziak, Josep Borrell komisarioa buru, lana gogotik egin behar izan duela Txinaren eta AEBen arteko liskarrak ez zezan urteroko batzarra hondoratu eta aurrerantzean Donald Trumpek bai OMErekiko eta bai Txinarekiko jokabidea aldatu dezan bide bat irekita uzteko. Borrellek ozenki aldarrikatu zuen izurritearen aurrean solidaritatea lantzeko unea dela, OMEren lidergoa sendotuta atera dela eta COVID-19arentzako txertoa lortzeko ikerlanak partekatu daitezen egindako deialdiak aurrekari bat ezarri duela.
Diplomazia kontuez gain, OMEk bere aurrekontuaren diru asko dauka jokoan AEBekiko harremanetan: herrialde honek OMEri 2019an 400 milioi dolar ordaindu zizkion, esan nahi baita erakundearen aurrekontuaren %15. Alderdi geopolitikoari dagokionez, The Guardian egunkariaren analisian, Europako herrialde askok ere nahiko lukete OMEren egituren aldaketa sakona, kezkatuta daudelako batik bat Txina Afrikan lortzen ari den eraginarekin, baina Trumpen asteotako jokaera erratikoak aldaketa aukerei lagundu baino bidea itxi dielako kexu dira.
His attack was timed to coincide with the start of the two-day World Health Assembly, which on Tuesday finally backed a draft resolution that supported a WHO-established independent and impartial inquiry into the WHO’s conduct over the coronavirus.
The resolution, supported by China’s president, Xi Jinping, on Monday and largely drafted by the European Union, stops short of the kind of international inquiry focused on China’s conduct that was first canvassed by Australia and the US. The Chinese foreign ministry claimed the resolution was completely different from the politically motivated inquiry sought by Australia.