"Herrialde aberatsek" Afrikan inbertitzen dutena baino %50 gehiago irabazten dute

  • Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek (Health Poverty Action, Global Financial Integrity, Copenhagen Consensus edota ELGA) zabaldutako azken datuek erakusten dute herrialde aberatsek Afrikan inbertitzen dutena baino %50 gehiago jasotzen dutela.


2015eko abuztuaren 13an - 10:30
GKEek ohartarazi dute "herrialde garatuetan" dagoen pertzepzioa ez dela zuzena, eta Afrika lagundu baino irabaziak lortzera joaten direla nazio eta enpresak (argazkia: elpais.com)

Azken urteetan asko goraipatu da herrialde garatuak deitutakoek Afrikari ematen dioten laguntza. Herrialdeok kontinentetik ateratzen dituzten irabaziekin alderatuz gero, ordea, oso txiki geratzen da laguntza hori. Slavoj Žižek soziologoak dioenez, herrialde aberatsek “eskuineko eskuarekin konpondu nahi dute ezkerrekoarekin suntsitu dutena”.

GKEek egindako ikerketaren arabera, atzerriko inbertsioek eta bestelako kontribuzio pribatuek 134.000 milioi dolar inbertitzen dituzte Afrikan. Ordea, multinazionalek hango zorretik ateratzen duten diruak, finantza fluxu bidegabeek, arrantza eta baso-mozte ilegalek, edota Afrikatik herrialde aberatsetara eramandako profesionalek, 192.000 milioi dolar baino gehiagoko galera suposatzen dio kontinenteari.

Multinazionalek 46.000 milioi dolarreko irabaziak lortzen dituzte Afrikatik, eta 35.000 milioi euroko finantza fluxuak ateratzen dituzte kontinentetik kanpora. Horrekin alderatuta, laguntza ekonomiko eta subentzioak ez dira 40.000 milioietara iristen.

GKEek ohartarazi dute “herrialde garatuetan” dagoen pertzepzioa ez dela zuzena, eta Afrika laguntzera baino, irabaziak lortzera joaten direla hara nazio eta enpresa gehienak.  


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afrika
Ruandarekilako gerra saihesteko "azken aukeratzat" jo du Angolaren mediazioa Kongok

Tutsi eta hutu etnien arteko gatazka zein mineralen ustiaketa dira gaiztotuz doan gatazka odoltsu horren iturrien artean. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak jakitera eman du orotara 5,7 milioi errefuxiatu eragin dituela 2021ean areagoturiko gatazkak.


Ablazioa berriz baimentzeko lehen urratsa eman du Gambiak

Gambiako Batzar Nazionalak emakumeen genitalen mutilazioaren debekua (klitoriaren ablazioa) indargabetzeko lege-proiektu bat eztabaidatu berri du. Azken urteetan ablazioak gora egin du, bera geldiarazteko legezko saiakerak gorabehera.


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Eguneraketa berriak daude