argia.eus
INPRIMATU
Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz atzeratu ditu Ikastolen Elkarteak
  • Udaberriko ikastolen jaiak atzeratuko dituela iragarri du Ikastolen Elkarteak. “Saminez” hartutako erabakia izan dela adierazi du, baina uneotan "gizateria eta gizarte mailako beste lehentasun batzuk" dituela, eta egoera orokorra aldatu arte ezingo duela ospakizunik egin.

Maria Ortega Zubiate 2020ko apirilaren 3a
Herri urratseko argazkia.

Udaberrian ospatuko ez badira ere, bertan behera geratuko ez direla jakinarazi du Ikastolen Elkarteak. Bost jaietako arduradun eta ikastola antolatzaileekin batera, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz noiz antolatu aztertzen ari dira. Erabakia "konplikatua" dela adierazi dute, udazkenean beste bi jaialdi daudelako, eta horregatik, taldeko erabakiak denbora pixkat bat hartuko duela. Beste formatu batzuetara eramatea ere mahai gainean dagoela adierazi dute.

Bere esker ona adierazi die elkarteak hiru jaiak udaberrian ospatu zitezen lanean ibili diren boluntario, musikari, kantari, dantzari, pailazo eta artista guztiei.