Herri unibertsitate nazionala

  • Bueltan da aurtengoan ere Herri Unibertsitate Nazionala. Jadanik, bost urte igaro dira Herri Uniaren proiektuari ekin geniola Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Leioako kanpusean hasi eta zenbait Hego Euskal Herriko kanpusetara zabalduaz, hezkuntza eredu propioa eraikitzea helburu duen proiektu hau. 


2018ko martxoaren 06an - 14:53

Kanpus bakoitzeko Ikasle Mugimendua buru belarri aritzen da lanean, urte osoan zehar ematen diren eztabaidak, sortzen diren kezkak edo sortzen dugun jakintza egun hauetan zehar plazaratzeko. Bizi eredu berri bat eraiki nahi dugu eta jakintza esparrutik gure ekarpena egiten diogu horri. Gure jakintza eta eztabaidak harreman sozial berriak eraikitzera begira garatzen ditugularik.

Iaz, aurrerapauso handi bat eman genuen, San Mameseko fakultatean Herri Uni nazionala burutuaz. Euskal Herriko txoko ezberdinetako ikasleria elkartu ginen bertan, eztabaida bateratuak eta elkar harremantze bat eman genezan. San Mameseko zuzendaritzak gure aurkako jarrera hartu zuen ordea, indar polizialak bidali zituelarik gu kanporatzera. Hala ere, aurten ere Ikasleok, zapalduon interesak defendatuko dituen hezkuntza eredua eraikitzeko konpromisoan berresten gara.  Beharrezkoa ikusten dugu gaur egungo hezkuntza ereduaren eta Euskal Herriko unibertsitate guztien izaera klasista azaleratzea, eta horregatik dugu beharrezkoa gure hezkuntza propioa eraikitzea.

Aurten, inoiz baino biziago gatoz. 2 eguneko egitaraua osatu dugu. Jorratuko ditugun gaiek helburu zehatzak izango dituzte, ezkutatua ageri zaigun errealitatea ezagutzeko tresnak geureganatzen joatea, Euskal Herrian eztabaida gai ditugun edukiak mahai gaineratzea eta harreman sozial berriak eraikitzerako garaian beharrezko zaizkigun jakintzetan sakontzea. Besteak beste, mintzagai izango ditugun gaiak hauek izango dira, kontrakomunikazioa, genero zapalkuntzaren bilakaera, Langile Boterearen eraikuntza, Kataluniako testuingurua, Italiako mugimendu autonomoa, margoketa tailerra, software librea…  eduki hauek bost bloketan banatuko ditugu.

Martxoaren 14 eta 15an beraz, Herri Unibertsitate Nazionala burutuko dugu Ibaetan, Donostiako kanpusean. Bi egun horietan zehar, hainbat eztabaida izango dira. Bloke horiez gain, gauean kantu afari, ekitaldi eta hainbat tailerrekin amaituko dugu eguna. Herri Unibertsitateari amaiera emateko berriz, martxoaren 15ean mobilizazio bat burutuko dugu, eguerdiko 13:30ean Ibaetatik abiatuko dena. Manifestazioa, “Hau ez da gure hezkuntza, Herri Unia eraiki!” lemapean egingo dugu, gaur egungo hezkuntza ereduak gure interesak ez dituela defendatzen aldarrikatu nahi baitugu. Beharrezkoa ikusten dugu gaur egungo hezkuntza ereduari merkatuak baldintzatuko ez duen hezkuntza kontrajartzea, horra hor geure bidea, Herri Unibertsitatea.

Hau horrela, Herri Unibertsitate Nazionalean parte hartzeko deia egitea besterik ez zaigu geratzen. Guztion parte hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa baita, gure hezkuntza propioa eraikitze bidean. Beraz, zita garrantzitsua dugu martxoak 14 eta 15ean Ibaetan, guztiok baitugu zer esana eta zer egina proiektu honen baitan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude