argia.eus
INPRIMATU
Herri Sanferminak ekimenaren oso balorazio ona egin dute antolatzaileek
  • Herri Sanferminak ekimenak oso balorazio baikorra egin du aurtengo jaien inguruan. Hainbat kontu hobetu behar dela eta hainbat arlotan sakondu behar dela uste dute, baina datorren urteari begira hobetzeko aukera ikusten dute. Eragile eta herritarren parte hartzea nabarmendu dute.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2016ko uztailaren 15

Azken bi urteetan Gora Iruña herri ekimenak Arga ibaiaren ondoan antolatu izan du festa gunea, Arrotxapea auzoan. Aurten ordea, Alde Zaharreko hiru plazetan banatu dute festa gunea: San Jose Plazan, Errekoleta Plazan eta San Frantzisko Plazan. Ondorengo bideoan Herri Sanferminak ekimenak aldaketaren balorazioa egin du.

(Albiste hau Ahotsa.infotik ekarri da honek duen CC-by-sa lizentzia baliatuta)