Herri mugimenduei zuzendutako formazioaz jardunaldiak Donostian

  • Herri mugimenduentzat formazioan urratsak ematea helburu izango duen Bor Bor (k) herri jakintzen laborategia proiektuari buruzko jardunaldi irekiak antolatu ditu Joxemi Zumalabe fundazioak. Otsailaren 28an izango dira, Donostian.


2015eko otsailaren 03an - 10:02
Azken eguneraketa: 13:19

Formazioaren alorrean gabeziak somatu dituztela diote fundazioko kideek, eta kezka horren inguruan erabaki dute abiatzea Bor-Bork(k) proiektua. Honela definitu dituzte arrazoiak:

“Formazioari ematen diogun garrantzi urria, landu gabe geratzen diren gaiak, metodologia berritzaileen beharra, denbora desorekak, pertsona zein gaien artean sortzen diren jerarkizazioak, aniztasun falta..."

Parte hartu nahi duenarentzat, email bat jarri dute: komunikazioa@joxemizaumalabe.org

Datorren ikasturtean martxan

2015/16 ikasturtean abiatuko dute Bor-Bor(k) proiektua, eta horretarako kolektibo ugaritako 15-20 bat partaiderekin, herri mugimenduentzat interesgarri lirateken hainbat gai landuko dituzte. Aurreratu dutenez, ikasturte oso batean hiru asteburutako tailer-elkarbizitza saioak egitea dute buruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joxemi Zumalabe Fundazioa
2022-06-03 | ARGIA
Mahai ingurua sare sozial digitalen eragina aztertzeko kolektibo eta mugimenduetan

Ekainaren 13an 18:30etan hasiko da “Hau bai da eztabaidatzeko lekua: sare sozial digitalen eragina kolektibo eta mugimenduen jardunean” mahai-ingurua, Bilboko Zirika! Herri Gunean, bi ekintzaileon parte-hartzearekin Herri Mugimenduentzat interes kolektiboa izan... [+]


Gure Garaian: herri mugimenduon memoria kolektiboa lantzeko irratsaioa

“Gure garaian… astebururo zeuden mobidak”; “gure garaian… gazteak konprometituagoak ginen”… Zeintzuk dira, baina, gure garaiak? Atzera begira jartzea ez da nostalgia ariketa hutsa, egungo errealitatea ulertzeko beharrezkoa dugu nondik... [+]


2021-05-09 | Estitxu Eizagirre
Erasoen kudeaketa kolektiboa
"Prozesua egin beharra kaka zaharra da baina eraldaketarako bide bilakatu ahal dugu"

Villabonan Lurgatz talde feministak antolatuta egin zuten Espetxeak apurtu... eta bortxatzaileak? mahai-inguruan Joxemi Zumalabeko kide Ainhoa Narbaizak eta Marta Luxanek kontatu zuten herrietan eraso sexistak lantzeko sortu diren autokudeatutako taldeetako esperientzia.


2021-04-06 | ARGIA
Herri mugimenduen ikastarotik, dokumentala eta liburua

Apirilaren 10ean aurkeztuko ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak Ainhize-Monjoloseko Laborantza Ganbaran “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” dokumentala eta liburua. Dibulgaziorako bi material hauek "Pil-pilean" deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan... [+]


2020-12-09 | ARGIA
"Borroka-aliantzak pandemia garaian" mahai ingurua antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak

Herri mugimenduen borroka moldeez mintzatzean, aliantzen gaia maiz ateratzen dela eta, hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dute azken urteotan Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek. Ibilbide hori borobiltzen saiatuko dira datorren abenduaren 10ean, ostegunean,... [+]


Eguneraketa berriak daude