"Herri mugimenduak eta komunikazio teknologiak" jardunaldiak hasiko dira gaur Gernikan

  • Gaur (19:00), bihar (19:00) eta etzi (10:00) Gernikako gaztetxean izango dira herri mugimenduei eta komunikazio teknologiei buruzko jardunaldiak. Astra eta Gernikako Gaztxearen laguntzarekin antolatu ditu Joxemi Zumalabe fundazioak. Jardunaldien helburua gizarte mugimenduei buruzko eztabaida sustatzea da. Formazio eta transmisio gunea bihurtuko da gaztetxea eta gizarte mugimenduetan dabilen jendeak bere ezagutzak besteekin partekatzeko aukera izango du.


2012ko uztailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Herri mugimenduen eta teknologiaren arteko erlazioaz jardungo dira jardunaldietan.

Herri mugimenduen eta teknologiaren arteko erlazioaz jardungo dira. Horretarako zenbait baliabide digital aurkeztuko dituzte eta tresna horien sareko pribatutasunari eta segurtasunari buruzko informazioa emango dute. Gainera Twitter eta n-1 sare sozialen erabilerari buruz ere hitz egingo dute.

Gaurko mahai-ingurua euskaraz egingo da, David Martinez (Guifinet sareko lankidea eta sofware librean aditua) eta Gorka Julio (Teketen.com blogaren sortzailea) adituekin. Biharkoa ere euskaraz egingo da zatirik handienean; eta larunbatean Madril eta Bartzelonatik hainbat aditu etorriko direnez gazteleraz egingo da bereziki. Abracad (sofware librearen ekintzaile eta jakituna), Jokin Azpiazu Carballo  (Joxemi Zumalabeko lankidea eta segurtasunean interesatua), Hibai Arbide (abokatua eta ekintzailea) eta inwit (Madrilgo M15 mugimenduaren sareko hedapen taldekoa eta Madrilgo Tabakalerako partaidea) izango dira larunbateko mahai-inguruan.

Jardunaldi hauetan izena eman nahi duenak orokorra@joxemizumalabe.org edota info@astragernika.net helbideetara idatzi beharko du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude