Herri mugimenduak drogekiko dituen jarrerak aztertuko dituzte Gasteizen

  • 'Herri mugimendua eta drogak' izenpean, solasaldia antolatu dute Gasteizko Txosnek larunbaterako, ekainaren 16rako.

Gasteizko txosnak
Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 12an - 09:13

‘Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak’ saiakera publikatu zuen Aitor Aspuru kazetariarekin izango da hitzordua. Aspuruk Euskal Herrian drogaren inguruko eztabaidan izan diren aurrekariak aztertu ditu eta drogaren bilakaera historikoa eta kontsumoak kapitalismoarekin dituen loturak ere arakatu ditu Aiaraldekoak.

Behar baino gutxiagotan lantzen dugun eztabaida arantzatsua hau hauspotzeko, bost ikuspegi ezberdin jarriko dituzte mahaiaren gainean: emakumeak, gazteak, komunikazioa, nazioartea eta musika. 11:00etan izango da hitzordua, Rafa plazan, Gasteizko Gaztetxearen kanpoaldean.

 

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude