"Bildu ditut esaerak, pasadizoak, nire inguruan geratzen diren atsotitzak, euskal jatorriko hitzak... Herriaren adierazpidea, herriko ironia eta umorea, azken finean, botere kultural bat da, eta arma politiko bat. (...) Botere guztien kontrako, zentsura guztien kontrako eta aurreiritzi guztien kontrako jarrera hori herri hizkuntzan islatu behar da, kantuetan eta festetan eta... Hori egiten zen lehen, baina halakoak, gaur egun, ez zaizkie interesatzen, eta herri kultura folklore hutsa bilakatu nahi dute, oso polita ikusteko, baina indarrik gabe". (2009-06-03)