argia.eus
INPRIMATU
Herri kontsulten emaitzak isilarazten dituzte EAEko administrazioen erdiek
  • EAEko Ararteko Iñigo Lamarcak adierazi duenez “herritarrek erakunde publikoenganako duten konfiantza eta parte-hartzea piztea eragozten du” administrazioen erdiek herri kontsulten emaitzak isilarazteak.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 08a
Elgetan 2014eko ekainean egin zen herri kontsultaren irudia. (Argazkia: Goiena).

Arartekoak eguneratu duen E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea txostenean aztertu dituzte emaitza hauek. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru hiriburuek eta Amurrioko, Zallako eta Irungo udalek hartu dute parte txostenean.

Hausnarketan ikusi dutenez, hamar erakunde hauetatik lauek soilik eskaintzen diete herritarrei modu presentzialean edo internet bidez kontsultetan parte hartzeko aukera. Bi modu horiek bermatzeak herritarrak ez diskriminatzea dakar, puntu fisikora gerturatu ezin duelako edo interneterako konexioa etxean ez duelako.

Komunikazio zuzenaren falta

Administrazio publikoak zuzentzen dituzten politikarien eta herritarren arteko komunikazio zuzena oraindik indartzeko dago, Eldiario.es-ek jaso duenez. Txostenean aztertutako hamar erakundeetatik seik dituzte herritarrek politikariekin kontaktua bermatzeko beharrezko bitartekoak.

Sei horietatik erdiak onartzen du komunikazio hori modu zuzenean egiten dela, hau da, jasotako mezuen erantzuna politikariek zuzenean ematen dutela, inolako bitartekorik gabe.