argia.eus
INPRIMATU
“Herri hutsak biziberritzen” nazioarteko konferentzia burutuko da Iruñea eta Lakaben
  • Azaroaren 8tik 11 bitartean –datorren ostegunetik igandera arte– Iruñea, Lakabe eta Artidean burutuko da "Herri hutsak biziberritzen" nazioarteko lehen konferentzia. Bertan bildu eta aurkeztuko dira abandonatuta edo hustear zeuden herriak nekazaritza ekologikoaren, lekuko enpleguaren eta autokudeaketaren bitartez biztanle berriz arnasberritzeko Nafarroan, Espainiako estatuan eta mundu osoan egiten diren ahaleginak.

     

ARGIA @argia 2018ko azaroaren 05
Lakabe herriko komunitatea da biltzarraren antolatzaileetako bat.

Iruñean burutuko dituzte ostegun eta ostiraleko ekitaldiak, Artiedako Arterran larunbatekoak eta amaierakoak, igandean, Lakabe. Eztabaidatuko dituzten gaien mamia antolatzaileek Repoblando pueblos abandonados de Navarra-Nafarroa facebookean azaldu dute: "Lakabeko komunitateak, Arterra Bizi Modu kolektiboak, Red Iberica de Ecoaldeas eta Nafarroako Gobernuak elkartu dituzte beren lan eta ahaleginak 'lurra iraunkortasunetik berriro biztanlez osatzeko' proiektu bat aurrera ateratzeko". Bi ure omen daramatzate denek elkarlanean eta orain herritarren aurrean aurkeztera doaz fruituak.

Landa lurraren jendez hustea, honek paisaian, lekuko bizimoduan eta klimaren aldaketan dakartzan eraginak, pertsonei eta giza taldeei eragiten dikien kalteak... deneteaz hitz egin nahi dute biltzarrean. "Proposamena fronte askotatik osatu da (...) eta osotasun batean dator, soluzioek katean etorri behar baitute, lorpen bakoitza izan dadin hurrengoaren oinarri, izan klima, errefuxiatu, gure hirietan elektromagnetismoz gaixo dauden pertsonak, erretiro eraginkor eta oparo baten bila dabiltzanak, paisaia, ura... Edozein soluziotatik abiatzen garela ere, gainerako soluzioentzako baliagarri izan behar dute, ezin dugu jarraitu batak besteari oztopo egiten dioten bideak urratzen".

Eko-herrixken sorrera eta garapenean Europa osoan baina Afrikan edo Indian ere egiten ari diren esperientzien ordezkariak bilduko dira bitzarrean. Denen xehetasunak eskaintzen dituzten antolatzaileek Interneten jarri duten egitarauan.