- "Herri honetan oso merkatu txikia dugu. Zaila da musikatik bizitzea" Antton Valverde
Azpimarragarria: "Gure musika herrikoia zen, izan ere, nahiz eta guk sortua izan, askotan, herri kutsua zeukan. Denok ibili ginen kantuen bila eta kantu zaharrak ikasiz. Horrek guztiak ematen zion gure musikari kutsu herrikoia. Modernoa ere bazen, garaiko behintzat. Eta kultoa, Euskal Herriko poeta handi batzuen olerkiak hartu eta musikatu baikenituen (...) Argi dagoena da, kopla zaharren bildumak eta antzerakoak, atzean geratu direla. Egun, horren inguruko zerbait argitaratzen bada, anekdotikoa da." "Euskonews & Media"n (1999ko abenduak 3-10, 57. zbk.).