argia.eus
INPRIMATU
“Herri honek arnasa hartu behar du”
2003ko otsailaren 18a
"Lehen zuzenean jotzeko grina handiagoa zegoen, eta horrek zerikusi zuzena zuen kaleko egoera latzarekin: langabezia, droga eta abar. Ziztu bizian bizi behar zen, eta filosofia horrek eragina zuen musika arloan ere. Baina, orain, talde bat sortzen denean, beste arrazoi batzuengatik sortzen da; ilusioa galdu da. Talde batek ezin du gauza handirik espero; musika gustuko duzulako baino ezin duzu talde batean sartu. Sinetsi egin behar duzu, bai, baina inolako itxaropenik gabe". (2003/02/07, 27. zbk.)