Bost auzipetuak eta Josu Esparzaren kartzelaratzea ekiditeko herri harresia irudikatu dute Iruñean. Auziperatuek uztailaren 3an dute auzi Saioa Madrilgo Auzitegi Gorenean.
Iruñean ere herri harresia pixkanaka indartzen ari da. Hilabete pasa da, Luis Goñi, Maider Caminos, Aritz Azkona, Mikel Jimenez eta Xabier Sagardoi ez kartzelaratzeko bide horretan, lehen biltzarra egin zenetik.
Caminosek hitz egin zuen auzipetuen izenean, eta aipatu zuen harresia altxatzeko lehen lan taldeak osatu direla Iturrama auzoan, Barañainen, Zizurren eta Txantrean. Gaztelu plazako atzoko ekitaldiaren helburu nagusia jendearen iritziak biltzea izan zen. Garrantzitsua da “defentsarako erantzuna erasorako erantzun bihurtzea. Auzipetuek ezin dute eta ez dute expetxera joan behar”.