Herri Elkargoa: hautetsien konpromisoz eta elkarteen pazientziaz eraiki behar

  • Herri Elkargoa antolatzeko lanean ari da gizarte zibila Ipar Euskal Herrian, Herriarteko Lankidetza Elkargo Publikoaren (HELEP / EPCI) markoan. Hil honen 14an 200 herritarrek agerraldi publikoa egin zuten Baionan. Honatx, foroan bildutakoaren testu orokor laburtua.


2016ko apirilaren 19an - 19:38
200 lagunek parte hartu zuten foroan, haien artean hainbat hautetsi zirelarik (Argazkia: Bob Edme).

HELEPren arduradun nagusiak diren Garapen Kontseiluko eta Hautetsien Kontseiluko presidenteek zabaldu zuten ekitaldia: Caroline Phillipsek eta Jean-René Etchegarayk. Eragile anitzek parte hartu zuten.

Lurraldetasuna, fiskaltasuna, etxebizitza, garraioa, enplegua, gazteria eta hizkuntza gaiak hizpide izan zituzten hogei bat lagunek. Herri Elkargoa osatzeko lantzen ari diren gai nagusietako batzuk dira horiek.

Hiriburuko auzapez eta Pauen hautetsi Alain Iriarten iritziz, unea iritsi da: “Orain egin ezean, Herri Elkargoa geroago eraikitzea geroz eta nekezagoa izanen da”. Mauleko auzapez Michel Etchebestek “lehian izatetik elkarrekin aritzera” pasatzeko unea dela erran zuen. Hau da, Lapurdiko itsasartea eta Baxenabarre eta Zuberoako barnealdea harmonizatzeko beharra azpimarratu zuen. Adibidez, Bidarteko enpresa-gunean 1.200 lanpostu badaude, Zuberoak horren heinekoa behar luke bere aburuz. Iriarten eta Etxebesten hitzetan, ekimena abentura instituzionala da, eta eraikigarria da, batez ere, Baionari esker. Baionak alde bozkatu izan ez balu ezinezkoa litzateke. Hitzak bereziki, parean zuten Jean-René Etchegarayrentzat izan ziren. 

HELEPko zuzendari nagusi Peio Olhagarayren aburuz instituzio honen fiskaltasuna ongi finkatzea da gakoa, instituzio berriaren eta ekoizpen agenteen arteko ongi uztartzea: Merkataritza eta Industria Ganbara (MIG), enpresak, Laborantza Ganbara eta laborarien elkarteak, besteak beste.

Eskumenak: hautetsien zeregin erabakigarria

Peio Olhagarayren iritziz, lurralde osoko herri elkargoek (hamar dira egun) harmonizazioa ezarri behar dute plantan, oinarrizko tasa finkatzeko. Hiru puntu aipatu zituen: Batetik, herrien arteko erregimen partekatua; bestetik, elkarrekiko konpentsazioa, eta azkenik, itun fiskala.

Hauxe ere erran zuen: diruaren kudeaketa arazoa izaten da. Enpresak agintzen du. Ekonomiaren eta politikaren arteko tentsioa bideratzeko garapen estrategiko bat finkatu behar da, eta ez da oraindik egina. Enpresen eta instituzioen eskumenak zehaztu behar dira, eta horretarako baitezpadakoa da erabaki politikoak hartzea: “Lehenik, alde guztien konpromisoa behar da, eta ondoren, pazientzia”. Azken hitz horiek bereziki MIGeko zuzendariarentzat izan ziren, arras ezkor agertu izan baita zerga sistema definitzean.

Baionako unibertsitateko (UPPA) Jean-Michel Larrasquet arduraduna  mintzatu zen segidan: tokiko irakaskuntzan 3.000 ikasle ari dira, baina egoera hilgarria dela uste du. Belaunaldiak heldu bezala doaz: “Goi-mailako irakaskuntzan formatu direnek hemen behar dute finkatu”. Irakasle ohi batek berretsi zuen Larrasquetek errana: “10 urte berant heldu gara zeregin honetara. Oraindik ez dugu araudia egina”.

Garapen Kontseiluko presidente ohi Jean-Baptiste Etcheto, sindikalista, enplegua sortzeko sendotasun  instituzionalaren beharraz mintzatu zen: pribatuaren eta publikoaren arteko funtzionamenduaz. Lurraldearen eta gizartearen arteko koherentziaz. Soldata pribatuaz eta funtzionarioen soldataz. Egitura soziala, politiko eta instituzionalaz: “Hautetsien esku-hartzea funtsezkotzat da, horiek guztiak ongi definitzeko”, adierazi zuen Etchetok.

Peio Durruty hautetsiak ahots kritikoa jarri zuen: “Egungo egitura ez da aski. Metodoa eskasa da”. Bere ustez, proiektuak areago partekatu behar dira hautetsien eta herritarren artea. Gauza anitz dago egiteko eta elkarteek eta eragileek ez dute elkar ongi ulertzen.

Batera plataformako Txetx Etcheverryk “gaur egun egiten ari dena duela 40, 30 edo 20 urte egiten hasi zen” erran zuen, eta egun ere egiten ari dena herritarren mobilizazioari esker ere badela parte handian. Iparraldea aipatu zuen, Hegoaldea gogoratuz, Euskal Herria bere osotasunean hartuz: “Herri Elkargoa hautetsiek eta herritarrek eraiki behar dute elkarrekin, baina haien artean desfasea dago”, erran zuen.

Lurraren metro koadroa 130 eurotan Bardozen

Bardozeko Herri Elkargoko presidente Maider Behotegi arazo demografikoaz mintzatu zen. Arazoa handitu da. Kostaldea geroz eta barnerago iristen da. Hirigintza herrikoa landu beharra (PMI urbanoa eta herrikoa) aipatu zuen, besteak beste: “Alta, horretarako lana eta bizitokia hurbil izan behar dira. Eguneroko desplazamendua hobetzeko lurralde antolaketa oinarrizkoa da. Perimetro urbanoaren antolamendua da koska. Etxebizitzaren eta enpresen arteko lotura, lantokietarako sarbidea”.

Maider Behotegiren ustez, desplazamendu arazoa bera da langile nahiz ikasleentzat. PLU urbanoa landu beharra aipatu zuen: “Horretarako herri bakoitzak bere plana landu behar du, plan lokaletik abiatu behar du antolaketa berriak”.  

Lurraldetasuna, etxebizitza eta garraio arteko antolaketaren gaineko kezkak azaldu zuten zenbaitek. Basusarriko auzapezak, konparazione: “Kostaldea Basusarriraino baino harago iritsi da, Uztaritzeraino jada”,  berretsi zuen. Garraio publikoaren antolaketa berria egiteko ekonomia indartu beharra azaldu zuen, eta horretarako proiektuak martxan daudela ere.

Maider Beotegik estrategia bateratu baten beharra gehitu zuen: “Bardozen lurraren metro koadroak 130 euro balio du. Etxebizitza huts pila dago, baina oraindik ere eraikitzen ari da”. Koherentzia eskasa azpimarratu zuen. Etxebizitza sozialak eraikitzeko programa lokala behar dela defendatu zuen. Habitataren antolaketa PLH delakoa landu beharra aipatu zuen, eta herri guztiek ez dutela arazo edo behar bera azpimarratu ere.

Beste gairen artean, turismoaren garrantzia aipatu zuen partaide batek:  “Turismoa gure ekonomiaren zutabea da, bereziki kostaldean. NOTRE  legeak atal hori antolatzeko aukerak ematen ditu”.  

Gazteen Kontseiluaren beharra

Baionako hautetsi Jean Claude Iriartek, HELEPko euskara eta kultura ataleko arduradunak “ahaleginak ahalegin, euskara gainbehera doa”, adierazi zuen.

Zuberoako Hazia elkarteko Joana Hoki honela mintzatu zen azkenik:  “HELEPn gazteria aipatua da, baina ez duzue gazteekin aski lantzen proiektua. Hautetsiek ez dituzue entzuten gazteak, ez behar beste”. Hautetsien inplikazioa eskasa dela erran zuen, baita Garapen Kontseiluarena ere. Gazteen kontseilua eraiki beharra iradoki zuen.

Lehenago beste emazteki zenbait mintzo ziren. Xane Krakelberg, Emazteek Diote taldeko kideak, Elkargo berrian Berdintasun Plana lantzea eskatu zuen, Hegoaldeko elkarte eta erakundeekin aritzea gomendatuz. EH Baiko kide Juliette Bergougnanek Bordelera begiratu gabe, Hegoaldera begiratu beharra aldarrikatu zuen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


Eguneraketa berriak daude