Tosu Betirako asanbladak deituta, hogei bat lagunek herri bazkaria antolatu dute Berangon eraiki berri den Burger King-ean. Bertako mahai eta aulkiak erabili dituzte bertoko produktuekin egindako bazkaria jateko, han zeuden bezeroei “Big PNV menua”-ren aurkako idatzi bat ematen zieten bitartean. Tosun aparkalekua eraikitzeko asmoarekin eta Berangon merkataritza gune erraldoia egin izanarekin desadostasuna agertu dute horrela.
Tosu Betirako-ko kide bat bizikletaz joan da Burger King-ak autoz doazenak artatzeko duen leihatilara, eta bertako hainbat produktu eskatu eta gero –halakorik ez daukatela erantzun diote zerbitzariek– jatetxean sartu eta hango mahaietan bazkaltzen hasi dira ekintzan parte hartu dutenak. Aldi berean, idatzi labur bat banatu dute, Uribe Kostan EAJk darabiltzan politikak salatuz.
Zehazki, Anabel Landa eta Imanol Landa Berango eta Getxoko alkateak kritikatu dituzte, jeltzaleek “inposatu gura digun menuaren pintxe-ak” izateagatik: “Lehenengo platera, porlana, asfaltoz ondua. Bigarrena, zabor janaria lan prekarioarekin egosia. Postrerako gasolina sorbetea”. Berangoko Udalak Burger Kinga eraikitzeko baimena ematea ez ezik –beste marka batzuen gune erraldoiekin batera–, bertan lanpostuak sustatu izana salatu dute.
Bazkaltiarrek Baratze bat kantua abestu dute, eta jatetxean ordu laurden inguru eman ostean bazkaria jaso eta mahaiak garbitu dituzte, Ertzaintzaren auto bat iritsi den une berean. Behin jatetxearen kanpoko aldean, Tosu Betirakoko kide bi identifikatu dituzte ertzainek.
Hona hemen ekintzari buruz osatu duten bideo laburra:
Bestalde, gaur gauean ahalik eta jende gehien kanpin-denda eta lo-zakuekin Tosura joan dadin eskatu dute, "astelehenetik aurerra desalojo arriskua oso handia izango da eta".
Plaza bakarra okupatuta, aparkalekuak dituen 304etatik. Horrela deskribatu du GuNe kolektiboak Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan eraiki duten Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko aparkalekuaren egoera, "irailaren 2an, lanorduetan". Idatzi ironiko batean,... [+]
Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.
Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.
Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez... [+]