'La Manada' auziko herri-akusazioak eta fiskaltzak helegitea jarriko dute

  • Herri-akusazio gisa, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ‘La Manada’ baldintzapean aske utzi duen autoari helegitea jarriko diote. Fiskaltzak ere asmo berbera agertu du. Epaimahaiak ostegunean emandako autoak arrabotsa eragin du jendartean eta erakundeetan.


2018ko ekainaren 22an - 12:05
'La Manada' auziko bortxatzaileak baldintzapean aske utzi ostean Iruñean egindako mobilizazioa (Argazkia: Pablo Lasaosa)

‘La Manada’ auziko bortxatzaileak ondorengo orduetan geratuko dira baldintzapean aske, Nafarroako Auzitegiak ezarritako 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Agustin Becerra akusatuen abokatuak adierazi du dagoeneko badaukatela fidantza, beraz berandu barik kalera aterako direla aurreikusten da. Dagoeneko Iruñeko espetxearen kanpoaldean jendea bilduta dago, bertan baitaude akusatuetako hiru.

Herri-akusazio gisa, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ‘La Manada’ baldintzapean aske utzi duen autoari helegitea jarriko diote. Fiskaltzak ere asmo berbera agertu du.

Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Sozial Saileko buruak ohartarazi du arrakala ari dela sortzen jendartearen eta justiziaren artean, eta azalpen ugari behar direla epaimahaiaren erabakiak koherenteak direla ulertzeko. Aipatu du ez duela ulertzen orain arte mahaigainean izandako akusatuen “ihes egiteko arriskua” kontuan ez hartzea. Epaimahaiak “zer aldatu den” azaltzea faltan somatu duela esan du.

Nafarroako Gobernua “suminduta” azaldu da epaimahaiaren erabakiarekin. Ana Ollo Hualdek, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, erabaki hau ezin dutela defendatu esan du, Nafarroako Gobernuak hasieratik ulertu duelako sexu erasoa izan dela. Legedian aldaketak egitea defendatu du, legeak ez dezan areagotu jendartearen eta justiziaren arteko arrakala. Autoa jakitera ematearen modua ere kritikatu du kontseilariak, erasotutako emakumea kontuan hartu ez delak, “berbiktimizazioa” eraginez. Izan ere, emakumeak ezer jakin aurretik izan zuten erabakiaren berri bost akusatuek.

Joseba Asiron alkateak erabakiak “sakoneko atsekabea” eragiten diola adierazi du. Udalak erasotua izan den emakumearekin egoteko nahia duela azaldu du, eta “kasu honekin amaierara arte joango direla” berretsi. Sanferminen atarietan egonik, Asironek hiria jendarte osoarentzat ziurra izatea nahi duela adierazi du. Bere “ardura nagusia” Iruñea emakumezkoei beldurrik gabe eta naturaltasun osoz ibili, ondo pasa eta bizitzea ahalbidetzen dien hiria izatea dela esan du.

Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea, arduratuta azaldu da epaimahaiak jendarteari igorritako mezuarekin, eta babesa eta elkartasuna helarazi dio emakume erasotuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude