argia.eus
INPRIMATU
Hernanitik 6.528 kilo elikagai bidali dituzte Saharako kanpamenduetara
  • Maiatza aldera iritsiko dira kamioiak kanpamentuetaraino. Gipuzkoan 70 tona inguru bildu dira eta Euskadin 220, guztira sei trailer eta furgoneta.

Urumeako Kronika 2018ko martxoaren 06a
Elikagaiak eta arropa bildu eta dagoeneko Sahara bidean dira. (Kronika)

Gipuzkoako familia, dendari, ikastetxe, farmazia eta erakundeen ahaleginari esker, lortu da, berriz ere, kamioi ba­tzuk elikagaiez betetzea Sa­ha­rako Errefuxiatu Kanpa­mentuetara bidaltzeko. Her­na­nin, 6.528 kilo jaki jaso dira, Iaz baino 278 kilo gehiago. Aurten ere hiru paleta arropa bidali ditugu eta sei kaxa medizina eta eguzkitako kremekin.

Guztira Euskadin 220 tona bildu dira eta Gipuzkoan 70 tona inguru. Sei trailer eta furgoneta batek osatu dute aurtengo karabana. Martxo­aren erdialdean beste hiru autobus eta kamioi bat bidaliko dira.  

Bolondresek garraiatuko dituzte kamioiak Alacante­raino eta handik itsasontziz era­mango dituzte Oranera. Bertan, sahararrek hartuko dute kanpamentuetaraino ga­rraiatzeko ardura. Maiatza aldera ailegatuko dira kami­oiak Saharara.

«Eskerrik asko hernaniarrei»

Euskal Karabanako kideek "hernaniar guztiei gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu, beste behin Saharako herritarrekiko euren elkartasuna modu batera edo bestera agertu dutelako eta erakutsi duten eskuzabaltasunagatik".

Bereziki janari bilketa ho­netan aktiboki parte hartu du­tenei eman nahi dizkiete eskerrak. "Horien artean dira herriko ikastetxeak, supermerkatuak, farmaziak eta Her­naniko kultur etxea. Bihotz bihotzez eskerrik asko!".

Informazio hau Hernaniko Kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.