Ekainaren 25ean Gudarien Enparantzan bildu ziren Askekintza taldeko kideak, bigantxekin antolatzen den sokamuturraren aurkako protestan. Salatu dute Festak ospatu, animaliak askatu idatzita zeraman pankarta defendatzen zebilen kideari eraso ziotela han zeuden pertsona batzuek.
Askekintzak sare sozialetan azaldu duenaren arabera, ekainaren 25ean aktibista batek, pankarta defendatzen zegoela, eraso fisikoa jasan zuen. Argazki hauek sareratu dituzte:
Hernaniko San Joan jaietan hiru egunez antolatzen da bigantxekin sokamuturra. Bertan izan dira Askekintza-Liberacción Animalista taldeko kideak, festetan animaliak erabiltzen dituzten herrietan barrena egiten ari diren kanpainari segika, Festak ospatu, animaliak askatu lelopean.
Ekainaren 26an, bestalde, Hernanin bigantxa batek adarra puskatu zuela salatu du Askekintzak. Hona bideoa:
Bigantxarik ez Barañainen
Apirilean bigantxen inguruko galdeketa egin zen Barañainen. 16 urtetik gorako 1.907 herritarrek parte hartu zuten galdeketan eta %73 bigantxak askatzeari uztearen alde agertu ziren. Ondorioz ekainaren 26an bukatu ziren festetan ez da bigantxekin loturiko ekintzarik antolatu.
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.