Hernanin dagoeneko 703 erronkalari egunero euskarari eusten

  • Jada 703 erronkalari daude Hernanin Euskara Ari Du kanpainarne barruan. Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta. Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik!


2018ko ekainaren 04an - 16:27

Larunbatean Langile Ikastolak urteroko festa ospatu zuen. Euskara Ari Du Elkartekoak ere han izan ginen identifikatzaileak banatzen. Izan ere, Ikastolak izen-ematea deitu zuen gurasoen artean, eta asko izan dira euskararen erabilera bultzatzeko prest agertu direnak. Beraz, gehienak han bilduta izango zirela baliatu genuen identifikatzaileak bertan banatzeko.

Era berean, ekaina hasi berria dugunez, bertaratutako guztiei jakinarazi nahi izan genien zenbat erronkalari gauden jada, eta bide batez, Baietz Hernanik! ekimenean parte hartzea eskertu.

Jada 700dik gora erronkalari daude Hernanin! Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta! Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik!

Zer da erronka bat?

Batek baino gehiagok galdetuko zenioten zuen buruari… baina zer da erronka bat? Azterketa bat egin beharko al dut? Ala lanean jarriko al naute?

Ez ba! Erronka esaten diogu hizkuntza-ohitura bat aldatzeari. Hau da, erronkalari bakoitzak bere bizitzako harreman bat aukeratu behar du, gaur egun gaztelaniaz egiten duena, baina euskaraz egin dezakeena, eta ohitura hori aldatu. Hau da, erronkalariak euskaraz badaki, harreman horretan euskarari eusteko ahalegina egin beharko du; eta euskaraz ulertzen badu baina hitz egiteko zailtasunak baditu, hizketakideari euskaraz egiteko eskatu beharko dio.

Erronka bakoitzak nahi duen bizi-eremuko pertsona batekin edo batzuekin hartu daiteke: familiakoekin, lagunekin, futbol-taldekoekin, gure etxepeko okindegiko langile batekin, lankideekin, nire lehengusu Jokinekin, lankide batekin zehazki, bizilagunekin, atletismoko entrenatzailearekin, zeramikako klasean, ile-apaindegian… Aukera asko daude, eta bakoitzak erabaki behar du norekin hasi nahi duen. Helburua hizkuntza-egoera horri buelta ematea da, eta pixkanaka-pixkanaka euskaraz izatea lortzea.

Denok erronka bat hartuz gero, Hernanin euskara gehiago erabiltzea lortuko dugu. Eta zu, hasi al zara zer erronka hartu nahi duzun pentsatzen? Baietz Hernanik!

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]


Biarritzeko turismo-audiogidetan euskararen arrastorik ez

Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


Iñigo Urrutia
"Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian"

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude