argia.eus
INPRIMATU
Hernaniko azeri dantza erabat mistoa izango da lehen aldiz
  • San Joan jaietako Hernaniko ekitaldi kuttunenetako batean emakumeek berdintasunean parte hartu ahal izango dute aurten lehen aldiz. Azeri dantza ateratzen den hiru egunetan mistoa izango da.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 21
Orain arte egun bakarrean atera izan dira emakumean San Joanetako azeri dantzan Hernanin (arg.: Kronika.eus)

Jendetsua eta parte-hartzailea da Hernaniko azeri dantza, herri hartako nortasun ikurretako bat bihurtzeraino. Orain arte, ordea, gizonek presentzia handiagoa izan dute: ospatzen den hiru egunetik bitan sokari helduta maskuriak astinduz haiek bakarrik atera izan direlako. Bada denbora bat hirugarren egunean emakumeez ere osatutako taldea ateratzen dela.

Jai parekideak ospatzeko bidean, Hernaniko Udalak proposatu du beste bi egunetan ere azeri dantza mistoa izatea; antolatzaileek onartu egin dute hala izatea eta aldaketak egitea taldeen osaketan. Emakumeentzako aukera zabalduta, deia egin dute azeri dantzan parte hartzeko.

Azeri dantzari buruzko dokumentala

Hernaniko Dobera Euskara elkarteak Axeri Dantza. Hernani izeneko DVDa argitaratu Jokin Labaien errealizadorearen eskutik. Iazko azeri dantzan ateratako irudiez gain hainbat elkarrizketa dakartza, bere garaian ohitura hori mantendu zutenekin, sokan aritutako emakumeekin eta herriko ikertzaleekin.

Dokumentala egin ahal izateko herritarren ekarpen ekonomikoa jaso du Doberak, eta finantzaziorako Luis Telleria artistak oparitutako irudi bat ere enkatean jarriko du euskata elkarteak.

 DVDaren aurkezpena ekainaren 28an izango da.