Heriotza zigorra Saudi Arabian eta Iranen, kontu makabroa

  • Saudi Arabiak Sheikh Nirm al-Nirm klerigo xiita hiltzeak hautsak harrotu ditu Ekialde Hurbilean, bereziki Iran eta erreinu wahabiaren artean, eta heriotza zigorra eztabaidagai bihurtu du. The Guardian egunkariak bi herrialdeen heriotza zigorren inguruko datuak bildu ditu.


2016ko urtarrilaren 05an - 12:19
Manifestazio eta protesta ugari izan dira Iranen Sheikh Nirm al-Nirmen heriotzagatik.

Amnesty Internationalek argitaratutako datuen arabera Iranek Saudi Arabiak baino exekuzio gehiago egiten ditu urtean –Soilik Txina gailentzen zaie–. Azpimarratu behar da, hala ere, Iranek 80 milioi biztanle dituela, Saudi Arabiaren bikoitza baino gehiago –30 milioi biztanle inguru ditu–.  Hiru herrialde hauez gain, AEBak eta Irak dira pertsona gehien hilarazten dituzten herrialdeak.

2015eko urtarriletik azarora, gutxienez 151 pertsona hilarazi zituzten Saudi Arabian Amnesty Internationalen arabera. Human Rights Watchek aldiz 158 zenbatu ditu. Saudi Arabiako gobernuak ez ditu argitaratzen heriotza zigorren inguruko daturik. 1995etik hona heriotza zigor kopuru altuena da –192 heriotza zigor izan ziren urte horretan–, eta %67 igoera iazko 90 heriotza zigorrekin alderatuz.

Irango gobernuak argitaratutako datuen arabera 289 heriotza zigor izan ziren 2014an –278 gizon eta 11 emakume–. Amnesty Internationalen arabera 743 izan ziren 2014an hilarazitako pertsonak. 2015erako heriotza zigor kopuruak gora egitea aurreikusten du erakundeak.

Bai Iranen eta Saudi Arabian heriotza zigor kasu gehienak droga trafikoarekin erlazionatuta daude. Hala ere, Saudi Arabian aurreko zapatuan hilarazitako 47 pertsonak terrorismoagatik zigortu zituzten. Saudi Arabian burua ebaki edo fusilarazi egiten dituzte, Iranen urkatu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Saudi Arabia
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Eguneraketa berriak daude