Hepatitis C-dun gaixoek itxialdia amaitu dute, tratamendu berria ematen ari direla ziurtatuta

  • Gaitzaren aurkako tratamendu berria ematen ari direla ziurtatuta, itxialdia uztea erabaki dute Hepatitis C-dun gaixoek. Aurrerantzean “adi” egongo direla ohartarazi dute, “oraingo aurrerapausoak hilabete batzuen buruan ezerezean geratu ez daitezen”.


2015eko urtarrilaren 27an - 10:19
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Antonio Garcia, Atehnako lehendakaria. (Arg: J. Bergasa)

Urtarrilaren 14an hasi zuten itxialdia, Iruñeko Virgen del Carmen Ospitalean. UPNren aginduz poliziak itxialdian zeuden 30 pertsonak bota zituen biharamunean, eta sindikatuek ospitalean dituzten lokaletan jarraitu zuten protesta.

Ekintza horrekin Nafarroako Gobernuari eskatu diote hepatologoei baliabideak emateko ahalik jende gehiena sendatu dezaten, inongo mugarik gabe finantzatuz eta sendagai berriak eskuragarri jarriz.

Protesta “arrakastatsua”

Naiz.infok jaso duenez, itxialdia hasi zutenetik zazpi pertsona gehiago hasi dira tratamendua jasotzen edo horretarako data lortu dute. Atehna transplantatu eta elbarritu hepatikoen fundazioko Juan Manuel Adánek baieztatu du.

Marta Vera Nafarroako Gobernuko Osasun sailburuarekin elkartu ostean erabaki dute protesta amaitzea. Antonio Garcia Atehnako lehendakariak protesta “arrakastatsua” izan dela esan du. “Lehen gobernuak tratamendu berrirako dirurik ez zegoela esaten zuen, eta orain, aldiz, dirua jartzen ari da”.

Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratze bat eginez amaituko dute protesta asteartean, arratsaldeko 16:00etan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude