Hendaiako eskola publikoko guraso eta haurrek manifestazioa egin dute astelehen goizean, eskolako eraikineko lanetan segurtasuna eta lanak eskola orduetan ez daitezela egin aldarrikatzeko. Ondoren Hendaiako udaletxea okupatu dute, Euskal Irratiek zabaldu dutenez.
Hendaiako eskola publikoko buraso eta haurrek herriko etxea okupatu dute segurtasun + eskatzeko eskolako lanetan pic.twitter.com/h2Fj7d8m5t
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 19 de septiembre de 2016
Segurtasun gehiago eta lanak ez daitezela egin eskola orduetan eskatzeko manifa eskola publikoan. #Hendaia pic.twitter.com/r44dvaLcXf
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 19 de septiembre de 2016
Hendaiako eskola publikoko burasoen manifa eta okupazioa, eskolaren zahar berritze lanetan segurtasun + eskatuz pic.twitter.com/20VYNMq80J
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 19 de septiembre de 2016
Hendaiako eskola publikoaren eraikinean 1,6 milioiko aurrekontua duen obra martxan dago. Orain arte eraikina eskola publikoarentzat izan da soilik baina hemendik aurrera ikastolarekin elkarbanatuko dute: 21 gela sortzen ari dira, hamabi eskola publikoarentzat eta bederatzi ikastolarentzat.
Eskola publikoko guraso talde batek eraikina partekatzearen aurka egin zuten abuztuan. Berriak jaso zituen eskola publikoko gurasoen ordezkari baten hitzak. Haren esanetan, arazoa ez da eraikina ikastolarekin partekatzea, “edozein eskolarekin” baizik: “Ikasleak urtero gehitzen badira, ezingo ditugu jaso datozen haurrak”.
Administrazio Auzitegiak baztertu egin zuen eskola publikoko gurasoen eskaria eta Hendaiako alkate Kotte Ezenarrok azaldu zuen euren proiektua “ondo landua” dagoela eta “hiri erdigunearen erakargarritasuna bultzatuko” duela.
Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]
Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]
EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]
Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]
Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]