Hendaia Bretainiarekin lotu du 1.256 kilometroko bidegorriak

  • Hendaia, Baiona, Arcachon, Rochelle, Nantes, Redon eta Roscoff. Hiri horiek guztiak lotu ditu 1.256 kilometroko Vélodyssée izeneko bizikletentzako bideak. Norvegia eta Portugal lotuko dituen 8.200 kilometroko bidegorriaren parte da eta hurrengo pausoa Hendaiatik abiatuta Irun, Iruñea eta Lizarra zeharkatuko dituen bidea osatzea da. Bidegorriak Santiago Bidearekin egingo du bat Iruñean eta, Portugalera bidean, Gaztelako Kanalarekin elkartuko da aurreraxeago.


2012ko uztailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Ibilbidearen parte handi bat Bide Berdeek osatzen dute.

Ibilbide ia osoa kostaldetik egiten du Vélodyssée bideak. Gehientsuenak (%80) soilik bizikletentzako edo oinezkoekin partekatu beharreko bideak dira, eta gainerakoak (%20) motordun ibilgailuekin partekatu beharrekoak.

Frantziako Estatuak badu beste bidegorri handi bat, 800 kilometrokoa, Loire ibaiaren ertzetik doana. Nantes inguruan elkartzen dira duela hamarkada bat zabaldutako bidegorri hori eta Hendaiatik abiatzen dena. Frantziar agintarien arabera, Loire ibaiko bidegorria diru-iturri garrantzitsua da, txirrindulari bakoitzak 68 euro gastatzen baititu egunean (kilometro bakoitzeko 1,06 euro).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Eguneraketa berriak daude